Boluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzak

Europako Elkartasun Kidegoa ezagutzera emateko informazio-saioa, Europako beste herrialde batzuetako boluntarioak jaso nahi dituzten erakundeei zuzenduta. Dirulaguntzak. Erakundeentzako onurak. Zertan datza entitatearen akreditazioa?

  • Noren esku: Jorge Sáez Martínez, Europe Direct Donostiako teknikaria. KAEBNAI elkartearen Koordinatzailea.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Norentzat: boluntarioen edo boluntarioak dituzten elkarteentzat (auzokideenak, kulturalak, gazteenak, aisialdikoak, autolaguntzakoak… boluntariotza proiektuak dituzten guztiak).
  • Lekua: Landatxoko gizarte etxea, askotariko gela 1.
  • Sarrera: doakoa izen-ematearekin. Pertsona bakarra erakunde bakoitzeko. Izena eman
  • Argibide gehiago: Europako Elkartasun Kidegoari buruzko ohiko galderak ikusi, edo Udalaren Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora deitu (945 16 13 30).

#mirollomola

Koronabirusak (COVID-19), beste lurrande askotan bezala, gurean elkartasun olatua sortu du, eta horretan jarri nahi dugu arreta. Asko dira sortu diren ekimenak, herritarren sareak eta boluntario-proiektuak, eta asko dira, halaber, horiekin bat egin duten pertsonak.

Batekin Arabako Boluntariotzaren Agentziatik, lagundu nahi duten pertsona guztiak bideratzeaz eta orientatzeaz gain, haien lana aitortu nahi dugu, eta, jakina, eskerrona adierazi. Horretarako, Elkarteak.info eta Saregunerekin batera, #mirollomola kanpaina jarri dugu martxan.

Kanpaina honen bidez, osasun-gomendioei jarraituz, auzokideei laguntzeko kalera ateratzen diren milaka pertsonen ekintza ikusarazi nahi da.

Baikortasuna transmititu nahi dugu, eta, zergatik ez, umore ukitu bat, eta, horretarako, komuneko paperaren biribilkia erabili dugu kanpainaren hari gidari gisa, azken asteetako protagonistetako bat izan baita.

Nola parte hartu? Oso erraza!

Jarraitu urrats hauei:

1.- Komuneko paperaren biribilki bat amaitzen duzunean, emaiozu bigarren bizitza bat. Tuneatu!

2. Prest daukazunean, eraman ezazu boluntario lanetan aritzen zaren tokira eta atera argazki bat biribilkia eta zu agertzen zaretela.

3. Igo ezazu Instragramera edo Facebookera eta erabili #mirollomola traolak eta egin gure aipamena @batekin.voluntariado idatziz; hartara, mezua partekatu ahal izango dugu. Aukera aprobetxatu erronka egin nahi duten pertsonak aipatzeko, eta, bide batez, haien jarrera ona eskertu.

Izan ere, zuen jarrera biribilki damola… Eskerrik asko hau posible egiteagatik!

Oharra: Coronavirus (COVID-19)

Coronavirusak (Covid-19) sortutako ondorioak ikusita eta osasun-erakundeen gomendioak kontuan hartuta, aurrez aurreko arreta bertan behera geldituko ada. Hala ere, zuen esanetara jarraitzen dugu, aupa@batekin.org postaren bidez edo 945039982 telefonora deituz.

Eskerrik asko eta animo!!

IV. Boluntariotza azoka

IV. Boluntariotza azoka iritsi da!

Elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea dira, bere laugarren edizioan, ekitaldi honen helburuak.

 

Irailaren 18an Boluntariotzaren IV. Azoka hasiko da. Goizeko 11etatik Gasteizko 35 elkartek euren boluntariotza programak kontatuko dituzte eta sentsibilizazio ekintza ezberdinak egingo dituzte. Azkenik, 14:00etan zozketa handi bat egingo dugu. Ezin duzu galdu! Gogoratu: irailak 18, 11:00etatik -14:00etara Magisteritza fakultatearen aurrean (EHUko Arabako Campusa)

Zuri esker-rak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak milaka euskaldunen boluntario-lanaren balioa nabarmentzeko kanpaina aurkeztu dute. Kanpainan, kartelak argitaratu dira, irratiko iragarkiak sartu dira, publizitatea sartu da komunikabide idatzietan eta Interneten eta markesinetan publizitatea jarri da hiru hiriburuetan.

‘Zuri esker-rak-’ lema du kanpainak eta helburua da erakustea gaur egun euskal herritarren % 13,4k hirugarren gizarte-sektoreko erakunderen batean diharduela boluntario-lanetan, alegia, 242.000 pertsonak baino gehiagok. Horrek erakusten du Euskadiko herritarrak “oso parte-hartzaileak” direla eta “gizarte-konpromiso handia” dutela. Zehazki, kartelek nabarmentzen dute Euskadin zortzi pertsonatik batek boluntario-lanak egiten dituela erakunde-mota horretan.

 

Gobernuak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 5.000 kartel editatu dituzte, eta horiek, besteak beste, gizarte-erakundeetara, instituzioetara edo aisiako zentroetara bidaliko dira, horietan jartzeko. www.euskadi.eus/eskerrak estekan, Euskadiko boluntariotzari buruzko informazio gehiago dago, bai eta agentziekin harremanetan jartzeko datuak ere.