Eskerrik asko BeBai sariak aitorpenagatik!

Asteartean, ekainak 17, BeBai sarietan izango gara. Beren jarduera garatzen duten eta gizarte-zerbitzuetan jardunbide egokien proiektuak bultzatzen dituzten hainbat erakunde eta kolektibori ematen zaizkien sariak dira.

Bere helburu nagusia erakunde publikoek, pribatuek eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak gure Lurralde Historikoan hauskortasunean bizi diren pertsonen eta kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko egindako ahaleginak publikoki baloratzea da.

Oraingoan, ekitaldiak balio izan du 2021-2025 aldian Arabako Lurralde Historikoan ‘Araba a punto ‘ nahi ez den bakardadeari aurre egiteko foru estrategia kolaboratiboaren talde eragilean parte hartu dugun lurraldeko 28 erakunde eta instituzioak omentzeko.

Aurten, Ikirikik eta Azirkarte Gizarterako Elkarteak, Aspace Arabak, Orobide Egoitza Zentroak, Osasun Mentaleko Jardunaldien Batzordeak, Aguraingo Udalak eta Asafesek, IRSE Arabak eta Sartu Arabak, Gasteizko Udalak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak garatu dituzte proiektu sarituak.

Eskerrik asko aitorpenagatik!


Noticias relacionadas

Ekintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berriaEkintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berria

EHAAn argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren diru-laguntzetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorieko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntza honen bitartez, boluntariotza elkateak, ekintza boluntarioa eta