Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa

2021eko Barometrotik ondorioztatzen da EAEko hirugarren sektore soziala 4.117 erakundek eratzen dutela: 2.341 Bizkaikoak, 1.176 Gipuzkoakoak eta 600 Arabakoak. Alegia, EAEko 1.000 biztanle bakoitzeko, 1,88 erakunde omen daude.

EAEko hirugarren sektore soziala eratzen duten erakundeek 40.000 enplegatu dituzte ia, eta 160.493 boluntario baino gehiagoren partaidetza bideratzen dute, eta horietatik %14,6 Araban daude, hau da, 22.216 pertsona.

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiko Lucía Merinok eta Iker Fernándezek zehaztu dutenez, erakundeen % 56,5ek ordainpeko pertsonak dituzte lantaldeetan, eta haietako % 43,5 boluntarioek eratzen dituzte osorik. Zehazki, ordainpeko langileak erakundeen % 14,4an baino ez dira gehiengoa.

Azkenik, 2020an, 1.712 milioi euroko bolumen ekonomikoa kudeatu zuten elkarteek, euskal BPGaren % 2,4

Iturria: Irekia

INFORMAZIO GEHIAGO

Argitalpena: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa


Noticias relacionadas

Boluntariotzaren ekarpena garapen jasangarriko helburuei (GJH)Boluntariotzaren ekarpena garapen jasangarriko helburuei (GJH)

Boluntariotza funtsezko pieza da –izaera eraldatzailea baitu– Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko, pertsona guztientzat bidezkoagoa, jasangarriagoa, inklusiboagoa eta ekitatiboagoa den mundua eraikitzearen alde egiten baitu. 2030 Agendak esplizituki jotzen ditu PERTSONAK ardatz nagusitzat, eta, zehazki, boluntario taldeak, Garapen Jasangarriko 17

Ekintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berriaEkintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berria

EHAAn argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren diru-laguntzetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorieko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntza honen bitartez, boluntariotza elkateak, ekintza boluntarioa eta elkarte-partaidetza sendotzeko garatu nahi dituzuen jarduerak aurkeztu ditzakezue (2. dirulaguntza-lerroa), Aurkezteko

#BoluntariotzaAstea#BoluntariotzaAstea

  Irailaren 27tik urriaren 1era #boluntariotzaAstea ospatuko da, ikasleen artean elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzeko helburua duen ekimena.   Hitzaldietan edo/eta esperientzia mahaietan parte hartu nahi baduzu, izen eman HEMEN.