BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2023

Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean, desberdintasuna egitea aukeratzen duten pertsona ausartak ospatzen ditugu. Ekintza desinteresatu bakoitzak, irribarre partekatu bakoitzak eta zabaldutako esku bakoitzak boluntariotzaren botere eraldatzailea erakusten dute.

Boluntariotzak beste pertsona batzuen errealitatea aldatzeaz gain, zeure bidea moldatzen du, esanahiz betez eta zure gaitasunak zabalduz.Partekatu zure istorioa! Boluntariotza ekintzak baino gehiago da; aztarna ezabaezinak uzten dituen esperientzia eraldatzailea da.

Zer ekarri dizu zuri? Animatu zaitez partekatzera eta elkarrizketa positibo honen parte izatera!

Zure Txanda #DIV2023 #BNE2023

Hainbat modutan ospatuko dugu:

Hilaren 4an, Euskadiko boluntarioak aitortzeko ekitaldian izango gara, ekitaldi instituzional batean, eta abenduaren 5erako hainbat ekintza informalago eta dibertigarriago antolatu ditugu, parte hartu ahal izateko:

  • Sare sozialetan zure partaidetza bilatuko dugu, #OrainZu #ZureTxanda #DIV2023 #BNE2023 hasthag erabili ahal izango dituzu eta guztiaren berri izango duzu!
  • Galdera-erantzunen lehiaketa ere badugu, boluntariotzari buruz dakizuna erakusteko. Eta sariak egongo dira! Anima zaitez eta parte har ezazu formulario honi erantzunez eta Arabako boluntariotza elkarteetako batzuen opariekin sorta bat irabazteko aukera duzu! Irabazleen artean bazaude, posta elektronikoaren edo instagram kontuaren bidez jarriko gara zurekin harremanetan.
    Zorte on!

Noticias relacionadas

Zuri esker-rakZuri esker-rak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak milaka euskaldunen boluntario-lanaren balioa nabarmentzeko kanpaina aurkeztu dute. Kanpainan, kartelak argitaratu dira, irratiko iragarkiak sartu dira, publizitatea sartu da komunikabide idatzietan

#BoluntariotzaAstea#BoluntariotzaAstea

  Irailaren 27tik urriaren 1era #boluntariotzaAstea ospatuko da, ikasleen artean elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzeko helburua duen ekimena.   Hitzaldietan edo/eta esperientzia mahaietan parte hartu nahi baduzu, izen eman HEMEN.