Sentsibilizazio saio berriak

Batekin-en, hasi gara “Begiraldatu”-rekin. Hau da, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean egiten dugun partaidetza sozialari, asoziazionismoari eta boluntariotzari buruzko sentsibilizazio-programarekin. Honen helburuen artean dago gazteek hausnarketaren eta eztabaidaren bidez jarrerak, ezagutzak eta ekintzak berrsortzeko espazioak sortzea.
Ikasturte osoan, hainbat ikastetxetako 20 ikasgelatan baino gehiagotan parte hartuko dugu, DBHko 3. mailatik Batxilergoko 1. mailara bitarteko ikasleekin.

Eta zer egingo dugu haiekin? Hainbat dinamika garatuko ditugu saio batzuetan, non elkar ezagutuko dugun, gizartean dauden desberdintasunez jabetuko garen eta erdigunean komunitate-balioak, elkartasuna eta lankidetza jarriko ditugun, beste gauza askoren artean.

Horrez gain, Gasteizko elkarte-sarea osatzen duten elkarte guztien artean, elkarte horietako baten bisita jasotzeko aukera izango dute, eta beren egunerokoan egiten duten lanari buruzko hitzaldi dinamiko eta informatibo batean parte hartuko dute.

Gogotsu gaude programa honekin jarraitzeko, ikasgeletan ikusiko dugu elkar!


Noticias relacionadas

Ekintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berriaEkintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berria

EHAAn argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren diru-laguntzetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorieko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntza honen bitartez, boluntariotza elkateak, ekintza boluntarioa eta