Euskadin “boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza

Astelehen honetan, azaroaren 27an, “Boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza egin dugu Landatxoko Gizarte Etxean, HEI Herritarren Eskola Irekiarekin batera.

Tailer honetan Euskadiko Hirugarren Sektoreko Erakundeen Errolda eguneratzeari eta Boluntariotzaren Euskal Legeari buruzko hainbat gaiaz aritu ginen: boluntarioen eta erakundeen eskubideak eta betebeharrak, boluntariotza duten erakundeentzako laguntza- eta aholkularitza-baliabideak, etab.Sarrera honen bidez, saioan landutako materiala helaraziko dizuegu.

Eskerrik asko parte hartu zenuten erakunde guztiei!

requisitos-para-tener-el-voluntariado-en-regla-en-euskadi

 

Planteatutako zalantzak:

  • Noiz arte gorde behar dira boluntarioen datu pertsonalak?Fundazioak eta elkarteak behartuta daude kapitalak zuritzeari aurrea hartzera. Hori dela eta, apirilaren 28ko 10/2010 Legearen arabera (10/2010 Legea, kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzekoa), behartutako subjektuek 10 urtez gorde behar dute legean ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, ondoren, ezabatu egingo dituzte. Negozio-harremana amaitzen denetik edo noizbehinkako eragiketa gauzatzen denetik 5 urte igaro ondoren, gordetako dokumentazioa betebeharpeko subjektuaren barne-kontroleko organoek soilik eskuratu ahal izango dute.
  • Adingabeekin ohiko harremana izanez gero, zenbatean behin eskatu behar da sexu-deliturik ezaren ziurtagiria?Justizia Ministerioaren arabera, ziurtagiriak balio iraunkorra du; hau da, ez du iraungitze-datarik, gerora sexu-delitu bat egin izanaren arrazoizko zantzuak daudenean izan ezik; kasu horretan, beharrezkoa izango da berritzea. Beraz, erakundeak berak markatuko du irizpidea.
  • Elkarteok obligazioa al dugu boluntarioei akreditazio-txartela egiteko?Ez dago, berez, akreditazio-txartela egiteko betebeharrik, baina oso erabilgarria izan daiteke sartzeko baimena behar duten lekuetan (ospitaleetan, adibidez) boluntarioak egiten dituztenentzat.

 

Laguntza-materialak:

Erabilitako laguntza-materialak hemen daude.


Noticias relacionadas

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia Maiatzaren 9an ospatzen den Europaren Egunaren barruan, jardunaldi honek Europak gazteentzako aukera-gune gisa duen garrantziaz hausnartzeko balioko du, eta gazteen, eragileen, adituen eta hirien jasangarritasunaren inguruko profesionalen arteko topaketa, eztabaida

Ekintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berriaEkintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berria

EHAAn argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren diru-laguntzetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorieko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntza honen bitartez, boluntariotza elkateak, ekintza boluntarioa eta elkarte-partaidetza sendotzeko garatu nahi dituzuen jarduerak aurkeztu ditzakezue (2. dirulaguntza-lerroa), Aurkezteko