Boluntariotzaren ekarpena garapen jasangarriko helburuei (GJH)

Boluntariotza funtsezko pieza da –izaera eraldatzailea baitu– Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko, pertsona guztientzat bidezkoagoa, jasangarriagoa, inklusiboagoa eta ekitatiboagoa den mundua eraikitzearen alde egiten baitu.

2030 Agendak esplizituki jotzen ditu PERTSONAK ardatz nagusitzat, eta, zehazki, boluntario taldeak, Garapen Jasangarriko 17 Helburuek jarritako helburuak lortzeari bide emateko eragile gisa. Boluntarioak funtsezko eragileak dira aldaketan laguntzeko, eta “zeregin garrantzitsua egin dezakete planifikatzeko eta gainbegiratzeko partaidetzazko moduak finkatzen, eta bildutako datuen kantitatea eta kalitatea zabaltzen”.

Ekarpen sozial eta inplikazio horretarako, “prestakuntza pilula” hau abiaraziko dugu, boluntariotza GJHekin nola “lerrokatzen” den jakinarazi eta identifikatzeko.

 

EDUKIAK

  • 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH). Ezaugarriak eta gidatzen dituzten oinarriak.
  • Garapenerako ituna; erantzukizun partekatua. Herritarren inplikazioa.
  • GJHak eta haien lotura zuzena Hirugarren Sektorearekin eta Boluntariotzarekin.
  • GJHak boluntariotzatik lortzeko ikaskuntza-helburuak (kognitiboak, sozio-emozionalak eta jokabidekoak).
  • Hirugarren Sektoreak jasangarritasunerako dituen eskumen funtsezkoak.
  • Nola eragiten du nire jardun boluntarioak GJHetan?
  • GJHen inguruan, boluntariotzak egiteko jarduera zehatzak.

 

DATA: abenduak 14, asteazkena

ORDUTEGIA: 17:00etatik 19:00etara

LEKUA: Vital Fundazioa Kulturunea. B Gela. C.C. Dendaraba

HARTZAILEAK: Boluntarioak eta elkarteak

PREZIOA: 0€

Matrikula

 

*Boluntarioei emango zaie lehentasuna, baina plazak betetzen ez badira, elkarteetan lan egiten duten pertsonak onartuko dira.


Noticias relacionadas

Boluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzakBoluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzak

Europako Elkartasun Kidegoa ezagutzera emateko informazio-saioa, Europako beste herrialde batzuetako boluntarioak jaso nahi dituzten erakundeei zuzenduta. Dirulaguntzak. Erakundeentzako onurak. Zertan datza entitatearen akreditazioa? Noren esku: Jorge Sáez Martínez, Europe Direct Donostiako teknikaria. KAEBNAI elkartearen Koordinatzailea. Hizkuntza: gaztelania. Norentzat: boluntarioen edo boluntarioak dituzten

IV. Boluntariotza azokaIV. Boluntariotza azoka

IV. Boluntariotza azoka iritsi da! Elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea dira, bere laugarren edizioan, ekitaldi honen helburuak.   Irailaren 18an Boluntariotzaren IV. Azoka hasiko da. Goizeko 11etatik Gasteizko 35 elkartek euren boluntariotza programak kontatuko dituzte eta sentsibilizazio ekintza ezberdinak