Parte hartzeko beste modu batzuk

Boluntariotza parte hartze sozialeko modu bat da. Iraupena behar du, eta boluntarioa irabazi-asmorik gabeko erakunde batean sartu. Dena dela, badira guztion ongia bultzatzen duten beste partaidetza-modu batzuk, boluntariotzaren inplikazio maila ez badute ere: noizbehinkako boluntariotza, auzolandegiak, elkartasunezko bidaiak, materiala dohaintzan ematea, etab.

Nazioarteko boluntariotza


Europako Elkartasun Kidegoa

Europako Elkartasun Kidegoak eskaintzen dituen aukera gehienak mugaz gaindiko boluntariotzaren jarduerak dira.

Proiektuek gai sorta oso zabala lantzen dute (hala nola ingurumena, osasuna, inklusioa, teknologia digitalak, kultura edo kirola); beraz, ziur aurkituko duzula zure interesekin eta prestakuntzarekin bat datorren proiekturik.

INFO gehiago

Nazioarteko ekimenak

Hacesfalta.org

Una comida digna para quien lo necesita – Zaporeak

Udako boluntariotza


Apdemaren udako kanpaina

Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako udako jardueren programa.

Datak: Astelehenetik igandera, goizeko zein arratsaldeko ordutegian.

Lekua: Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Oyon.

Udaleku irekiak Talurren

Udaleku irekiak dira gure hirian, eta parte-hartzaileek tailerrez gozatzen dute: igerilekua, paseoa hezegunean, jarduera ludikoak hirian zehar…

Datak: uztailaren 3tik 14ra, 10: 00etatik 14: 00etara.

Lekua: Talur elkartean, Florida kalea, 42.

Bestelako ekimen solidarioak


Mentoretza sozialerako programa

Urretxindorra Gasteizen garatzen den mentoretza sozialeko programa bat da. Alde batetik, mentoreek parte hartzen dute: ikasten edo lan egiten duten eta aisialdi osasungarria praktikatzen duten 19 eta 30 urte bitarteko gazteak. Bestalde, mentoratuak: nerabezaroaurrean dauden haurrak, beren familiekin batera migrazio-prozesu bat bizitzen ari direnak.

Campos de trabajo

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

Harrera