Iragana eta oraina uztartuz: adinekoen, ikasleen eta boluntarioen arteko topaketa parte-hartzailea

Murgildu boluntariotzan proiektu honen helburua da ikasleek boluntariotzarekin eta parte-hartze sozialarekin lehen harremana izatea. Gainera, Begiraldatu-ri jarraipena emateko sortu zen, gazteak parte-hartze sozialaz, asoziazionismoaz eta boluntariotzaz sentsibilizatzeko programa.

Aurten, gizarte-partaidetzako esperientzia bat antolatu dugu Zabalgana BHIko batxilergoko 1. mailako ikasleekin.

Ikasleek tailer bat izan zuten Nagusilan elkartearekin, adinekoei buruzko aurreiritziak eta egoitza batean boluntario gisa laguntza egokia emateko gakoak ezagutzeko. Tailer horren ondoren, ikasleek Agure zahar-etxea bisitatu zuten, eta Nagusilaneko boluntarioekin batera, belaunaldien arteko gune bat partekatu zuten, sukaldearen eta jolasaren bidez.

Ikasleek oso positiboki baloratu dituzte jarduera horiek, beraiek baitira protagonistak, eta ikasteko duten ohituraz bestelako espazio bat sortzen baitute.

Hona hemen esperientziaren laburpen-bideoa:

 

Iragana eta oraina uztartuz: adinekoen, ikasleen eta boluntarioen arteko topaketa parte-hartzailea

 

 

 

 

Eskerrik asko Zabalgana BHIri, Agure egoitzari eta Nagusilan elkarteari parte hartzeagatik!

 

 


Noticias relacionadas

Sentsibilizazio saio berriakSentsibilizazio saio berriak

Batekin-en, hasi gara “Begiraldatu”-rekin. Hau da, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean egiten dugun partaidetza sozialari, asoziazionismoari eta boluntariotzari buruzko sentsibilizazio-programarekin. Honen helburuen artean dago gazteek hausnarketaren eta eztabaidaren bidez jarrerak,