Batekin

Arabako boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia.

2015ean sortu zen, Arabako elkarte-sarearen eta boluntarioen sustapenean atzemandako beharrei erantzuteko.


Boluntariotza sustatu eta indartzea du xede bizi-kalitate hobea eta kohesio nahiz justizia soziala lortzeko, herritartasun aktibo eta antolatu baten adierazpena baita hau. Horretarako, doako eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen die boluntarioei eta boluntariotzan hasi nahi duen edozeini, bai eta Araban egoitza duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei ere, boluntariotza-programak badituzte edo eduki nahi badituzte.

Agentziak Gasteizen, Laudion eta Amurrion dihardu lanean.

Hona hemen Batekin-ek dituen balio irmoak:

  • Batasuna: herritarrok, entitateok eta profesionalok elkarrekin aritzea injustizia sozialei ikusgaitasuna emateko eta haiendako irtenbideak lortzeko.
  • Ekintza bateratua: sare-lana egitea (boluntarioak eta entitateak), gaitasun nahiz baliabide pertsonalak eta entitatearenak errespetatuta eta indartuta; eta horrela, sinergiak sortuta.
  • Parte-hartze aktiboa: prozesu sozialekiko inplikazioa sendotzea, hark gizartean eta norbanakoentzat dituen onurak ikusaraziz eta gizarte talde sendoak eraikiz.
  • Entzutea: gorabidean dagoenari arreta egitea entitateen eta herritarren arteko kontaktuen barnean, haren ahalmena baliatuta. BatEkin-en eta entitateen ahulguneak entzutea, arlo horiek indartzeko eta indargune bihurtzeko.
  • Babesa: topagune eta oinarri gisa balio izatea, hartan bermaturik entitate eta boluntarioen alde egiteko.

Lan-ildoak