Boluntariotzaren sustapena

Boluntariotzaren eta parte hartze sozialaren etorkizuna, neurri handi batean, biztanle gazteenen kontzientziazioaren mende dago, eta datorkigun belaunaldi-erreleboa dela eta, datozen urteetan elkarte askoren protagonista izango dira. Horregatik, Batekinetik hiru sentsibilizazio-tailer proposatzen ditugu: zure auzoa ere bada (lehen hezkuntza eta DBH), Begiraldatu (DBH, batxilergoa eta heziketa-zikloak) eta Unikide (unibertsitatea).

    Zure auzoa ere bada

    Gizartearen parte-hartzearen inguruko sentsibilizazio-proiektu bat da “Zure auzoa ere bada”, haurrek txikitatik mundua pentsamendu kritikoz aztertu ahal izatea eta zenbait balio, hala nola justizia soziala eta elkartasuna, barneratzea helburu duena.
    Hausnarketa eta ekintza nahastuz, espazio parte-hartzaileak sortu nahi dira, ikasleek, beren ingurune hurbilenetik abiatuta eta gizarte-eragileekin elkarreraginean, gizartearen eta herritarren parte-hartzean lehen urratsak eman ditzaten. Horrela, beren errealitatearekiko kritikoak diren gizarte-eragile gisa identifikatu ahal izango dira, eta aldaketarako gizarte-eragile gisa jardun ahal izango dute.

    Garapena:

    • 1. SAIOA: auzoa mapatuko dugu, bertako erakundeen beharrak aztertuko ditugu eta zein ekimenetan parte hartu aukeratuko dugu.
    • 2. SAIOA: aukeratutako erakundearekin batera, ekintza osatuko dugu (parte hartzeko moldeak, tokia, egunak, konpromisoak…).
    • 3. SAIOA: ekin egingo diogu! Ekintza egingo dugun lekura joango gara, eta aukeratutako erakundearekin eta kolektiboarekin batera, gure parte-hartze sozialeko ekintza garatuko dugu.
    • 4. SAIOA: ekintza ebaluatu eta itxi egingo dugu.

    Antolamendua:

    • Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.maila eta DBHko 1. eta 2. maila
    • Iraupena: 2 orduko 4 saio.
    • Lekua: ikastetxean eta aukeratutako elkartean.
    • Informazio gehiago eta eskaerak: formagela@batekin.org

    Begiraldatu

    Begiraldatu, 15 urtetik gorako ikasleak dituzten edozein heziketa zentroei (batxilergoa, lanbide heziketa…) zuzendua dagoen gazteen artean boluntariotza eta gizarte parte hartzea sustatzeko programa da.

    Programaren asmoa beraien ingurune hurbileko errealitateetara begiak ireki eta beraiek eskubide eta ardurak dituzten hiritarrak direla konturaraztea da batetik, eta errealitateaz jabetu ondoren gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea bestetik. Programa honen bitartez gainera, parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikusi ahal izango da, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz, egunen batetan pausoa ematera animatuko balira, nora jo edo nondik hasi jakin dezaten.

    Garapena:

    • 1. SAIOA: Begirada irekiko dugu: ikasleen balio-eskala aztertuko dugu, beren eta inguruko pertsonen beharrei erantzunez.
    • 2. SAIOA: Ingurunearen erradiografia: gure ingurune hurbileneko errealitatetik abiatuta, gizartea eraldatzeko proposamenak egingo ditugu.
    • 3. SAIOA: Boluntariotza eta parte-hartze soziala: boluntariotza zer den eta elkarte batean nola parte har daitekeen ezagutuko dugu.
    • 4. SAIOA: Badira, ez dira martetarrak: ikasleek zuzenean ezagutuko dute boluntario baten eta irabazi-asmorik gabeko erakunde bateko boluntarioen koordinatzailearen esperientzia. Erakunde hori ikasleek beraiek aukeratuko dute.
    • 5. SAIOA (hautazkoa): Murgildu boluntariotzan: ikasleek, elkarte batekin lankidetzan, aldez aurretik aukeratutako ekintza boluntario batean parte hartuko dute.

    Antolamendua:

    • Hartzaileak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. maila) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa eta, Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloa).
    • Iraupena: ordubeteko 4 saio (badakigu zuen agendak konplexuak direla; horrexegatik, proposatutako programa alda eta egoki daiteke ikastetxeak dituen beharretara).
    • Lekua: ikastetxean eta aukeratutako elkartean (5. Saioan).
    • Informazio gehiago eta eskaerak: formagela@batekin.org

    Unikide

    Unibertsitate komunitateari zuzendutako gizarte partehartzearen sustapenerako programaren bidez (“Unikide”), unibertsitateko ikasle eta irakasleen artean partehartzea eta boluntariotza ezagutarazi eta sustatu nahi da.

    Programa honen bitartez, honako ekintzak bultzatu nahi dira:

    • Partehartzaren inguruko sentsibilizazio tailerrak, ikasgela barruan nahiz kanpoan, talde bakouitzaren beharretara egokituta.
    • Gai zehatzen inguruan (elkartegintza, boluntariotza, partehartzea, hirugarren sektorea, irabazi asmorik gabeko entitateen kudeaketa,…) saio espezializatuak garatzeko irakasleentzat laguntza, Gipuzkoako entitateen partehartzea erraztuz.
    • Unibertsitateko elkarteei laguntza (aholkularitza, laguntza teknikoa, formazioa,…).
    • Informazio eta sentsibilizazio kanpainak (Nazioarteko Boluntariotza Egunaren ospakizuna, boluntariotza elkarteen feria, etab…)
    • Partehartzea, boluntariotza eta elkartegintzaren inguruko ikastaro, ekintzak eta bestelako ekimenak, eta Arabako elkarteen boluntariotza beharrak jasotzen dituzten informazio puntuak.


    Informazio gehiago eta eskaerak: formagela@batekin.org