Enplegugarritasuneranzko orientazioa

Erakundea
Cruz Roja
Udalerri
Vitoria-Gasteiz
Esku-hartze
Giza-bazterketa
Esku hartzeko kolektiboa
Gizartea
Zeregin mota
Harrera, informazioa eta aholkularitza
Boluntarioen profila
Guztiak
Parte hartzeko urtaroa
Urte osoan zehar
Parte hartzeko urtaroa
Astegunetan/ Goizean eta arratsaldean
Programaren deskribapena

Enpleguaren arloan, lana aurkitzeko zailtasun handiena duten pertsonak lan-merkatura hurbiltzen ditugu, eta haien enplegugarritasuna hobetzen dugu, haien lanbide-gaitasunak sendotuz, lanpostu bat lortzeko aukerak indartuz eta enpleguan aukera eta tratu berdintasuna sustatuz. Ibilbideen bidez (eskatzailearen enplegugarritasunaren bila laguntzea), pertsonek lana bilatzeko dituzten indarguneak eta ahulguneak aztertzen dira, bai eta pertsona horiek beren gizarte eta lan ingurunean dituzten oztopoak eta aukerak ere, pertsona bakoitzaren enplegugarritasun profila taxutzeko. Era berean, “Enplegua lortzeko berariazko neurriak” programaren bidez, lan-merkatuan sartzea zailtzen duten alderdi zehatzak lantzen dira, horiek oro indargune bihurtzeko. Adibidez, gaitasun digitalak, CV dinamikoak, prestakuntza kualifikatua, gaitasun-trebetasunak hobetzea, etab.
Boluntarioen eginkizunak honako hauek izango lirateke:

  • Lan orientabidea.
  • Lan eskaintzen eta eskaeren jarraipena egitea.
  • Hasierako eta jarraipena egiteko elkarrizketak.
  • Zentroekin eta enpresekin harremanetan jartzea.
  • Prestakuntza eta lan arloko aholkularitza.
  • Enplegua bilatzeko espazioa: orientazioa enplegu-atarietan.
  • Dokumentazioa bideratzea, CVa egitea, tresna digitalak erabiltzen laguntzea,…


Noticias relacionadas

Araban jarduerakAraban jarduerak

Araban antolatzen diren hainbat jarduera babestea. Vicente Ferrer Fundazioaren helburuak eta lana ezagutaraztea merkataritzako stand-en bidez, GGKEen azoken, FVFren onurarako ekitaldien, kirol, kultura eta jardunaldi sollidarioen bidez. Hasierako eta etengabeko