Iragana eta oraina uztartuz: adinekoen, ikasleen eta boluntarioen arteko topaketa parte-hartzailea

Murgildu boluntariotzan proiektu honen helburua da ikasleek boluntariotzarekin eta parte-hartze sozialarekin lehen harremana izatea. Gainera, Begiraldatu-ri jarraipena emateko sortu zen, gazteak parte-hartze sozialaz, asoziazionismoaz eta boluntariotzaz sentsibilizatzeko programa.

Aurten, gizarte-partaidetzako esperientzia bat antolatu dugu Zabalgana BHIko batxilergoko 1. mailako ikasleekin.

Ikasleek tailer bat izan zuten Nagusilan elkartearekin, adinekoei buruzko aurreiritziak eta egoitza batean boluntario gisa laguntza egokia emateko gakoak ezagutzeko. Tailer horren ondoren, ikasleek Agure zahar-etxea bisitatu zuten, eta Nagusilaneko boluntarioekin batera, belaunaldien arteko gune bat partekatu zuten, sukaldearen eta jolasaren bidez.

Ikasleek oso positiboki baloratu dituzte jarduera horiek, beraiek baitira protagonistak, eta ikasteko duten ohituraz bestelako espazio bat sortzen baitute.

Hona hemen esperientziaren laburpen-bideoa:

 

Iragana eta oraina uztartuz: adinekoen, ikasleen eta boluntarioen arteko topaketa parte-hartzailea

 

 

 

 

Eskerrik asko Zabalgana BHIri, Agure egoitzari eta Nagusilan elkarteari parte hartzeagatik!

 

 


Noticias relacionadas

I. jardunaldia: Nola aktibatu parte-hartze soziala harreman publiko-sozialaren bidez Laudion?I. jardunaldia: Nola aktibatu parte-hartze soziala harreman publiko-sozialaren bidez Laudion?

Batekin Boluntariotza eta Gizarte Partaidetzarako Agentziak, Laudioko Udalarekin eta Aiaraldeko 20 gizarte-erakunderekin lankidetzan, baterako lan-prozesu bat bultzatu du, eta, horren ondorioz, gida praktiko bat egin dugu parte-hartzea hobetzeko, boluntariotza bultzatzeko

2024an “Sumérgete en el voluntariado” proiektuan egindakoaren laburpena2024an “Sumérgete en el voluntariado” proiektuan egindakoaren laburpena

“Sumérgete en el voluntariado” proiektu honen helburua da ikasleek boluntariotzarekin eta parte-hartze sozialarekin lehen harremana izatea. Gainera, Begiraldaturi jarraipena emateko sortu zen, gazteak parte-hartze sozialaz, asoziazionismoaz eta boluntariotzaz sentsibilizatzeko programa.

Boluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzakBoluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzak

Europako Elkartasun Kidegoa ezagutzera emateko informazio-saioa, Europako beste herrialde batzuetako boluntarioak jaso nahi dituzten erakundeei zuzenduta. Dirulaguntzak. Erakundeentzako onurak. Zertan datza entitatearen akreditazioa? Noren esku: Jorge Sáez Martínez, Europe Direct