Boluntariotzaren ekarpena garapen jasangarriko helburuei (GJH)

Boluntariotza funtsezko pieza da –izaera eraldatzailea baitu– Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko, pertsona guztientzat bidezkoagoa, jasangarriagoa, inklusiboagoa eta ekitatiboagoa den mundua eraikitzearen alde egiten baitu.

2030 Agendak esplizituki jotzen ditu PERTSONAK ardatz nagusitzat, eta, zehazki, boluntario taldeak, Garapen Jasangarriko 17 Helburuek jarritako helburuak lortzeari bide emateko eragile gisa. Boluntarioak funtsezko eragileak dira aldaketan laguntzeko, eta “zeregin garrantzitsua egin dezakete planifikatzeko eta gainbegiratzeko partaidetzazko moduak finkatzen, eta bildutako datuen kantitatea eta kalitatea zabaltzen”.

Ekarpen sozial eta inplikazio horretarako, “prestakuntza pilula” hau abiaraziko dugu, boluntariotza GJHekin nola “lerrokatzen” den jakinarazi eta identifikatzeko.

 

EDUKIAK

  • 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH). Ezaugarriak eta gidatzen dituzten oinarriak.
  • Garapenerako ituna; erantzukizun partekatua. Herritarren inplikazioa.
  • GJHak eta haien lotura zuzena Hirugarren Sektorearekin eta Boluntariotzarekin.
  • GJHak boluntariotzatik lortzeko ikaskuntza-helburuak (kognitiboak, sozio-emozionalak eta jokabidekoak).
  • Hirugarren Sektoreak jasangarritasunerako dituen eskumen funtsezkoak.
  • Nola eragiten du nire jardun boluntarioak GJHetan?
  • GJHen inguruan, boluntariotzak egiteko jarduera zehatzak.

 

DATA: abenduak 14, asteazkena

ORDUTEGIA: 17:00etatik 19:00etara

LEKUA: Vital Fundazioa Kulturunea. B Gela. C.C. Dendaraba

HARTZAILEAK: Boluntarioak eta elkarteak

PREZIOA: 0€

Matrikula

 

*Boluntarioei emango zaie lehentasuna, baina plazak betetzen ez badira, elkarteetan lan egiten duten pertsonak onartuko dira.


Noticias relacionadas

DANA Larrialdia Valentziako Erkidegoan: Eguneraketak eta lankidetza-materialakDANA Larrialdia Valentziako Erkidegoan: Eguneraketak eta lankidetza-materialak

Valentziako Erkidegoan DANAren ondorioz sortutako egoera katastrofikoak gizarte osoaren elkartasuna eta lankidetza eskatzen jarraitzen du. Euskaditik, bertako agintariekin eta espezializatutako erakundeekin lankidetzan ari gara, laguntza eraginkorra, antolatua eta iraunkorra izan

Laudio, eskerrik asko ekitaldira gehitzeagatik eta mural kolektibo honetan parte hartzeagatik!!Laudio, eskerrik asko ekitaldira gehitzeagatik eta mural kolektibo honetan parte hartzeagatik!!

Atzo, ekainak 16, igandea, sekulako goiza pasa genuen, espazioa eta denbora partekatu genituen Aiaraldeko 10 entitate eta eragile sozial ingururekin. Goizeko 10:00etan, Herriko plazan elkartu ginen, Laudioko Bidelagun ibilaldi partekatuarekin