Alternatiba

Erakundea
COMISIÓN PARA LA INVESTIGACIÓN DE MALOS TRATOS A MUJERES
Udalerri
Vitoria-Gasteiz
Esku-hartze
Giza-bazterketa
Esku hartzeko kolektiboa
Emakumezkoa
Zeregin mota
Harrera, informazioa eta aholkularitza, Oinarrizko beharrei erantzutea, Akonpainamendua, Prestakuntza eta lan eginkizunak, Taldeen dinamizazioa, Sentsibilizazioa eta salaketa soziala, Laguntza administratibo-logistikoa
Boluntarioen profila
Guztiak
Parte hartzeko urtaroa
Urte osoan zehar
Parte hartzeko urtaroa
Astegunetan/ Goizean
Programaren deskribapena

Esku-hartze psikologikoa, soziala eta juridikoa egitea, sexu esplotaziorako prostituzio eta salerosketa egoeran dauden emakumeei.

Helburu orokorra:

  • Emakume prostituituei, salerosketa edo sexu esplotazioan daudenei irtenbidea ematea dauden egoera kaltebera horretatik ateratzeko.

Berariazko helburuak:

  • Kalitatezko profesional erreferenteak izatea sexu esplotaziorako prostituzio eta salerosketa egoeran dauden emakumeentzat.
  • Erabakiak hartzen laguntzea sexu esplotazioaren eta/edo sexu salerosketaren bitikma diren emakumeei.
  • Emakumeei gizarte arloko laguntza, informazioa eta aholkularitza ematea.
  • Etxebizitzetako esku- hartzean parte hartzea, emakumeekin telefono bidez harremanetan jartzea, baliabide eta erakundeetara joaten laguntzea, berariazko tailerrak ematea (boluntario bakoitzaren prestakuntzaren arabera), lan-munduan sartzeko aholkularitza eta ibilbide integralak, etab.
  • Salatzea eta esku hartzea taldeek sexu-salerosketako eta sexu-esplotazioko delituak atzematen dituzten kasu argietan.
  • Programaren estaldura zabaltzea.
  • Programaren bidez, era aktiboan parte hartzea prostituzioaren errealitateari buruzko sentsibilizazio, prestakuntza eta eragin sozial
    eta politikoko ekitaldi eta jardueretan, sexu- esplotaziorako emakumeen salerosketa argi eta garbi sustatzen duen genero-indarkeria gisa.
  • Esku-hartzea:

Programa hau «Outreach» edo irismeneko esku-hartze metodologiaren bidez diseinatzen eta gauzatzen da. Metodologia horretan, profesionalak zuzentzen dira dira xede-biztanleriaren agertokietara (espazio publikoak, hala nola kaleak, poligonoak, parkeak eta abar, edo espazio pribatuak, hala nola klubak, pisuak…).  Xedeak dira bazterkeria-egoeran eta gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsona horiek aurkitu, haiekin  harremanetan jarri eta esku hartzea. Biak dira bere ezaugarriak.

Boluntarioek berariazko prestakuntza jasoko dute egin beharreko lanak ahalik eta hobekien egiteko.



Noticias relacionadas