Alternatiba

Erakundea
COMISIÓN PARA LA INVESTIGACIÓN DE MALOS TRATOS A MUJERES
Udalerri
Vitoria-Gasteiz
Esku-hartze
Giza-bazterketa
Esku hartzeko kolektiboa
Emakumezkoa
Zeregin mota
Harrera, informazioa eta aholkularitza, Oinarrizko beharrei erantzutea, Akonpainamendua, Prestakuntza eta lan eginkizunak, Taldeen dinamizazioa, Sentsibilizazioa eta salaketa soziala, Laguntza administratibo-logistikoa
Boluntarioen profila
Guztiak
Parte hartzeko urtaroa
Urte osoan zehar
Parte hartzeko urtaroa
Astegunetan/ Goizean
Programaren deskribapena

Esku-hartze psikologikoa, soziala eta juridikoa egitea, sexu esplotaziorako prostituzio eta salerosketa egoeran dauden emakumeei.

Helburu orokorra:

  • Emakume prostituituei, salerosketa edo sexu esplotazioan daudenei irtenbidea ematea dauden egoera kaltebera horretatik ateratzeko.

Berariazko helburuak:

  • Kalitatezko profesional erreferenteak izatea sexu esplotaziorako prostituzio eta salerosketa egoeran dauden emakumeentzat.
  • Erabakiak hartzen laguntzea sexu esplotazioaren eta/edo sexu salerosketaren bitikma diren emakumeei.
  • Emakumeei gizarte arloko laguntza, informazioa eta aholkularitza ematea.
  • Etxebizitzetako esku- hartzean parte hartzea, emakumeekin telefono bidez harremanetan jartzea, baliabide eta erakundeetara joaten laguntzea, berariazko tailerrak ematea (boluntario bakoitzaren prestakuntzaren arabera), lan-munduan sartzeko aholkularitza eta ibilbide integralak, etab.
  • Salatzea eta esku hartzea taldeek sexu-salerosketako eta sexu-esplotazioko delituak atzematen dituzten kasu argietan.
  • Programaren estaldura zabaltzea.
  • Programaren bidez, era aktiboan parte hartzea prostituzioaren errealitateari buruzko sentsibilizazio, prestakuntza eta eragin sozial
    eta politikoko ekitaldi eta jardueretan, sexu- esplotaziorako emakumeen salerosketa argi eta garbi sustatzen duen genero-indarkeria gisa.
  • Esku-hartzea:

Programa hau «Outreach» edo irismeneko esku-hartze metodologiaren bidez diseinatzen eta gauzatzen da. Metodologia horretan, profesionalak zuzentzen dira dira xede-biztanleriaren agertokietara (espazio publikoak, hala nola kaleak, poligonoak, parkeak eta abar, edo espazio pribatuak, hala nola klubak, pisuak…).  Xedeak dira bazterkeria-egoeran eta gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsona horiek aurkitu, haiekin  harremanetan jarri eta esku hartzea. Biak dira bere ezaugarriak.

Boluntarioek berariazko prestakuntza jasoko dute egin beharreko lanak ahalik eta hobekien egiteko.



Noticias relacionadas

PrestakuntzaPrestakuntza

Secot Álava-n enpleguarekin eta ekintzailetzarekin lotutako prestakuntzak ematen dizkiegu herritarrei, elkarteei, erakundeei eta enpresei. Gainera, erretirotik gertu dauden herritarrak sentsibilizatzen ditugu boluntariotzara bideratutako zahartze aktiboaren alderdietan.