Elkartea ordezkatzeko kontseilu, bilera edo ekitaldietan parte hartzea.
Kasuan kasuko txostenak egitea, eta elkarteko gobernu-organoari horiek jakinarazi eta helaraztea.
Itxaropena-ren inguruko hedapen, erakarpen eta/edo ordezkatze proiektuak antolatzen, kudeatzen eta ebaluatzen laguntzea, erakunde publiko, entitate pribatu eta/edo gizartearen aurrean
Boluntarioak zeregin hauek izango ditu:
- Boluntarioak koordinatzeko bileretan parte hartzea.
- Boluntariotza zerbitzua ezarrita dauden bitartekoen bidez egin dela baieztatzea.
- Aurreikusitako zerbitzua edo jarduera egitea ezinezkoa dela ahalik eta lasterren jakinaraztea.
- Zereginak egitean segurtasun-neurriak zorrotz betetzea.
- Zerbitzuan gorabeherarik izanez gero, koordinatzaileari jakinaraztea.
- Sortzen diren gastuen justifikazioa koordinazioari helaraztea.