Aisialdian eta denbora librean lagun egiteko boluntariotza

Erakundea
Itxaropena
Udalerri
Vitoria-Gasteiz
Esku-hartze
Dibertsitate funtzionala
Esku hartzeko kolektiboa
Desgaitasuna duten pertsonak
Zeregin mota
Akonpainamendua
Boluntarioen profila
Helduak
Parte hartzeko urtaroa
Urte osoan zehar
Parte hartzeko urtaroa
Astegunetan/ Arratsaldean
Programaren deskribapena

Eguneroko bizitzako hainbat kudeaketa egiteko laguntza behar duten elkartekideak gidatzea eta/edo haiei lagun egitea.
Ibilaldietan eta/edo aisialdiko eta denbora libreko jardueretan elkartekideei lagun egitea eta/edo gidatzea.
Jarduerak garatzea ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekin, hala behar dutenean.
Proiektuen kudeaketan eta ebaluazioan laguntzea.

Boluntarioak zeregin hauek izango ditu:

  • Boluntarioak koordinatzeko bileretan parte hartzea.
  • Boluntariotza zerbitzua ezarrita dauden bitartekoen bidez egin dela baieztatzea.
  • Aurreikusitako zerbitzua edo jarduera egitea ezinezkoa dela ahalik eta lasterren jakinaraztea.
  • Zereginak egitean segurtasun-neurriak zorrotz betetzea.
  • Zerbitzuan gorabeherarik izanez gero, koordinatzaileari jakinaraztea.
  • Sortzen diren gastuen justifikazioa koordinazioari helaraztea.


Noticias relacionadas

UdalekuakUdalekuak

Udalekuak gure udalerritik kanpoko aterpetxe eta landetxeetan egiten dira. Boluntarioen eginkizunak egunerokotasunean parte hartzen duten pertsonei arreta ematea du ardatz,bai eta jarduerak/tailerrak dinamizatzea ere.

Kirol anitzaKirol anitza

Afektazio maila desberdinak dituzten helduei zuzendua. Hainbat kirol egiten dira jolas eta kirol helburuekin. Garraioan harrera egitea. Fisioterapeuta batek zuzendutako jardueraren zereginetan laguntzea.