#mirollomola

Koronabirusak (COVID-19), beste lurrande askotan bezala, gurean elkartasun olatua sortu du, eta horretan jarri nahi dugu arreta. Asko dira sortu diren ekimenak, herritarren sareak eta boluntario-proiektuak, eta asko dira, halaber, horiekin bat egin duten pertsonak.

Batekin Arabako Boluntariotzaren Agentziatik, lagundu nahi duten pertsona guztiak bideratzeaz eta orientatzeaz gain, haien lana aitortu nahi dugu, eta, jakina, eskerrona adierazi. Horretarako, Elkarteak.info eta Saregunerekin batera, #mirollomola kanpaina jarri dugu martxan.

Kanpaina honen bidez, osasun-gomendioei jarraituz, auzokideei laguntzeko kalera ateratzen diren milaka pertsonen ekintza ikusarazi nahi da.

Baikortasuna transmititu nahi dugu, eta, zergatik ez, umore ukitu bat, eta, horretarako, komuneko paperaren biribilkia erabili dugu kanpainaren hari gidari gisa, azken asteetako protagonistetako bat izan baita.

Nola parte hartu? Oso erraza!

Jarraitu urrats hauei:

1.- Komuneko paperaren biribilki bat amaitzen duzunean, emaiozu bigarren bizitza bat. Tuneatu!

2. Prest daukazunean, eraman ezazu boluntario lanetan aritzen zaren tokira eta atera argazki bat biribilkia eta zu agertzen zaretela.

3. Igo ezazu Instragramera edo Facebookera eta erabili #mirollomola traolak eta egin gure aipamena @batekin.voluntariado idatziz; hartara, mezua partekatu ahal izango dugu. Aukera aprobetxatu erronka egin nahi duten pertsonak aipatzeko, eta, bide batez, haien jarrera ona eskertu.

Izan ere, zuen jarrera biribilki damola… Eskerrik asko hau posible egiteagatik!


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Noticias relacionadas

Zuri esker-rakZuri esker-rak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak milaka euskaldunen boluntario-lanaren balioa nabarmentzeko kanpaina aurkeztu dute. Kanpainan, kartelak argitaratu dira, irratiko iragarkiak sartu dira, publizitatea sartu da komunikabide idatzietan eta Interneten eta markesinetan publizitatea jarri da hiru hiriburuetan. ‘Zuri

Boluntariotzaren ekarpena garapen jasangarriko helburuei (GJH)Boluntariotzaren ekarpena garapen jasangarriko helburuei (GJH)

Boluntariotza funtsezko pieza da –izaera eraldatzailea baitu– Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko, pertsona guztientzat bidezkoagoa, jasangarriagoa, inklusiboagoa eta ekitatiboagoa den mundua eraikitzearen alde egiten baitu. 2030 Agendak esplizituki jotzen ditu PERTSONAK ardatz nagusitzat, eta, zehazki, boluntario taldeak, Garapen Jasangarriko 17

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia Maiatzaren 9an ospatzen den Europaren Egunaren barruan, jardunaldi honek Europak gazteentzako aukera-gune gisa duen garrantziaz hausnartzeko balioko du, eta gazteen, eragileen, adituen eta hirien jasangarritasunaren inguruko profesionalen arteko topaketa, eztabaida