Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa

2021eko Barometrotik ondorioztatzen da EAEko hirugarren sektore soziala 4.117 erakundek eratzen dutela: 2.341 Bizkaikoak, 1.176 Gipuzkoakoak eta 600 Arabakoak. Alegia, EAEko 1.000 biztanle bakoitzeko, 1,88 erakunde omen daude.

EAEko hirugarren sektore soziala eratzen duten erakundeek 40.000 enplegatu dituzte ia, eta 160.493 boluntario baino gehiagoren partaidetza bideratzen dute, eta horietatik %14,6 Araban daude, hau da, 22.216 pertsona.

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiko Lucía Merinok eta Iker Fernándezek zehaztu dutenez, erakundeen % 56,5ek ordainpeko pertsonak dituzte lantaldeetan, eta haietako % 43,5 boluntarioek eratzen dituzte osorik. Zehazki, ordainpeko langileak erakundeen % 14,4an baino ez dira gehiengoa.

Azkenik, 2020an, 1.712 milioi euroko bolumen ekonomikoa kudeatu zuten elkarteek, euskal BPGaren % 2,4

Iturria: Irekia

INFORMAZIO GEHIAGO

Argitalpena: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa


Noticias relacionadas

Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan parte-hartze soziala sustatzen jarraitzen dugu!Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan parte-hartze soziala sustatzen jarraitzen dugu!

2024. urtearen amaiera honetan, Batekin agentziatik Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan sentsibilizazio-tailerrak egiten jarraitzen dugu. Gure helburua da ikasleek, gaztetatik, mundua pentsamendu kritikoz aztertzeko espazioak sortzea, eta, aldi berean, elkartasuna eta