Boluntariotza hedatuz!

Erakundea
Ai laket!
Udalerri
Vitoria-Gasteiz
Esku-hartze
Adikzioak eta mendekotasunak
Esku hartzeko kolektiboa
Emakumezkoa
Zeregin mota
Prestakuntza eta lan eginkizunak, Taldeen dinamizazioa, Sentsibilizazioa eta salaketa soziala, Laguntza administratibo-logistikoa, Komunikaziorako laguntza, Beste barne-funtzio batzuk
Boluntarioen profila
Guztiak
Parte hartzeko urtaroa
Urte osoan zehar
Parte hartzeko urtaroa
Astegunetan/ Goizean
Programaren deskribapena

Hasi baino lehen, argitu behar da Ai Laket! droga erabiltzaile eta erabiltzaile ohiek osatutako elkarte bat dela. Beraz, kolaboratzaile edo bazkide izateko, ezinbestekoa da gutxienez 18 urte izatea eta legez kanpoko drogen erabiltzaile edo erabiltzaile ohia izatea. Ai Laket!!-ekin elkarlanean aritzeko lehen urratsa, 8 orduko iraupena duen alikate berrientzako formakuntza jasotzea da. Ikastaro hau urtean behin bakarrik ematen da, beraz, Egon zaitez adi!! Ondoren, elkartetik egiten ditugun esku-hartze bolondresetan lagundu ahal izango duzu, zailtasun eta konpromiso maila desberdinekin, eta etengabe trebatzen jarraitu, barne-prestakuntzako moduluen bidez. Hauek dira elkarteko boluntarioek egiten dituzten lanetako batzuk:

– Legez kanpoko drogen analisiak egitea.

– Erabiltzaileen kontsultei erantzutea.

ç- Arriskuak murrizteko informazio-standak muntatzea.

– Elkarteko batzordeen bileretan parte hartzea.

– Beste kolektibo batzuk edo elkarteko boluntario berriak prestatzea.

– Ikastetxeetan hitzaldiak ematea.

– Drogei edo arriskuak murrizteari buruzko gaurkotasuneko gaien inguruko edukiak ikertzea eta sortzea.

– Hainbat kolektiborekin lankidetzan aritzea.

Oro har, aldaketaren eragile izatea eta droga erabiltzaileen eskubideen alde egitea. Ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako ezagutzarik izatea; izan ere, lehen aipatutako jarduerak garatzeko behar duzun prestakuntza guztia emateaz arduratzen da elkartea. Azkenik, elkartearen helburuak hauek dira:

1.- Drogen kontsumo arduratsuaren ereduak sustatzea.

2.- Drogekin lotutako arriskuak murriztera bideratutako era guztietako neurriak sustatzea eta egitea, ikuspegi intersekzionaletik.

3 – Drogekin zerikusia duten era guztietako gaiak aztertzea eta zabaltzea.

4 – Legez kanpoko drogen erabiltzaileen eskubideak defendatzea eta gaur egun zilegi ez diren drogak legeztatzeari buruzko gizarte-eztabaida sustatzea.

5- Elkartearen helburua ez da inolako substantziaren kontsumoa sustatzea edo zabaltzea.

Proiektua kolaboratzaile izan nahi duten droga-erabiltzaileen etengabeko prestakuntzan datza batik bat. Ostean, hainbat lan-batzordetan parte hartuz prebentzio programak garatzea, arriskuak murriztearekin sentsibilizatuta dauden kolektiboen, pertsona-talde edo erakundeen kanpoko prestakuntza-eskaerari erantzutea eta, bereziki, aisialdiko espazioetan prebentziozko esku-hartze sozialak garatzea.



Noticias relacionadas