Sentsibilizazio saio berriak

Batekin-en, hasi gara “Begiraldatu”-rekin. Hau da, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean egiten dugun partaidetza sozialari, asoziazionismoari eta boluntariotzari buruzko sentsibilizazio-programarekin. Honen helburuen artean dago gazteek hausnarketaren eta eztabaidaren bidez jarrerak, ezagutzak eta ekintzak berrsortzeko espazioak sortzea.
Ikasturte osoan, hainbat ikastetxetako 20 ikasgelatan baino gehiagotan parte hartuko dugu, DBHko 3. mailatik Batxilergoko 1. mailara bitarteko ikasleekin.

Eta zer egingo dugu haiekin? Hainbat dinamika garatuko ditugu saio batzuetan, non elkar ezagutuko dugun, gizartean dauden desberdintasunez jabetuko garen eta erdigunean komunitate-balioak, elkartasuna eta lankidetza jarriko ditugun, beste gauza askoren artean.

Horrez gain, Gasteizko elkarte-sarea osatzen duten elkarte guztien artean, elkarte horietako baten bisita jasotzeko aukera izango dute, eta beren egunerokoan egiten duten lanari buruzko hitzaldi dinamiko eta informatibo batean parte hartuko dute.

Gogotsu gaude programa honekin jarraitzeko, ikasgeletan ikusiko dugu elkar!


Noticias relacionadas

Boluntariotza eta parte-hartze soziala askatasunaz gabetutako pertsonekinBoluntariotza eta parte-hartze soziala askatasunaz gabetutako pertsonekin

Ostiral honetan, maiatzaren 16an, Sartu Arabaren ReIncorpora Zerbitzuarekin lankidetzan, BOLUNTARIOTZA ETA GIZARTE PARTAIDETZA ASKATASUNIK GABEKO PERTSONEKIN jardunaldia antolatu dugu. Jardunaldia Arabako gizarte-erakunde boluntarioei eta boluntariotza-erakundeei eta Justizia Arloko profesionalei zuzenduta

I. jardunaldia: Nola aktibatu parte-hartze soziala harreman publiko-sozialaren bidez Laudion?I. jardunaldia: Nola aktibatu parte-hartze soziala harreman publiko-sozialaren bidez Laudion?

Batekin Boluntariotza eta Gizarte Partaidetzarako Agentziak, Laudioko Udalarekin eta Aiaraldeko 20 gizarte-erakunderekin lankidetzan, baterako lan-prozesu bat bultzatu du, eta, horren ondorioz, gida praktiko bat egin dugu parte-hartzea hobetzeko, boluntariotza bultzatzeko