Bizitza amaierako bakardadean akonpainamenduak – VVP

Proiektuaren deskribapena:

Vivir con Voz Propiaren helburua bizitzaren amaieran hausnartzea eta laguntzea da; bizi-ibilbide osoa, pertsonalizatua eta errespetuzkoa bete dadin sustatzea, haien prozesuan parte-hartzea eta ahotsa erraztuz.

 

Funtzioak:

Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei, zahartzearen, bakardadearen eta/edo bizitzaren amaieraren ondoriozko sufrimendu-egoeran dauden pertsonei babesa eskaini. Pertsonen nahiak, sinesmenak, irrikak eta erabakiak entzunez eta errespetatuz akonpainamenduan eginez.

Honako esperientzia hauek partekatuz:

  • Elkarrekin hitz egitea eta elkarri entzutea.
  • Dibertitu, irakurri, musika entzun edo kafe bat partekatu.
  • Konpainian paseatzea gorputza eta burua aktibatuz.
  • Museo bat bisitatzea edo antzezlan batera joatea

 

Eguna eta ordua:

Eguna eta ordua zehazteke, boluntarioen prestasunaren arabera.

 

Profila:

Entzuteko jarrera, konpromisoa, altruismoa zein laguntza eskain dezaketen 18 urtetik gorako pertsonak.

 

Interesgarria iruditzen zaizu? Jarri gurekin harremanetan, eta xehetasun guztiak emango dizkizugu 945203414 o aupa@batekin.org


Noticias relacionadas

Eskola-laguntza – ARESBIEskola-laguntza – ARESBI

Proiektuaren deskribapena: Boluntario bat behar da lehen hezkuntzako 3. mailan dagoen eta ikasteko zailtasunak dituen 9 urteko neskato bati eskola-laguntza emateko. Boluntarioaren profila: · Pertsona espezializatua edo ikasteko zailtasunetan eta gizarte-trebetasunetan esperientzia duena. · Irakasgai guztietan laguntza emateko gaitasuna duen

Hiri koloniak- Save the childrenHiri koloniak- Save the children

Proiektuaren deskribapena: Urtero bezala, Save The Childrenek abian jartzen ditu Gurutzetan gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden 6-12 urteko haurrei zuzendutako hiri-udalekuak. Erakundean uste dugu hezkuntza dela tresnarik onena pobreziaren zirkulu hereditarioa hausteko. Horregatik, hezkuntza ez-formalaren esparruan, egoera ahulenean dauden haurrek aisialdirako