Proiektuaren deskribapena:
Vivir con Voz Propiaren helburua bizitzaren amaieran hausnartzea eta laguntzea da; bizi-ibilbide osoa, pertsonalizatua eta errespetuzkoa bete dadin sustatzea, haien prozesuan parte-hartzea eta ahotsa erraztuz.
Funtzioak:
Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei, zahartzearen, bakardadearen eta/edo bizitzaren amaieraren ondoriozko sufrimendu-egoeran dauden pertsonei babesa eskaini. Pertsonen nahiak, sinesmenak, irrikak eta erabakiak entzunez eta errespetatuz akonpainamenduan eginez.
Honako esperientzia hauek partekatuz:
- Elkarrekin hitz egitea eta elkarri entzutea.
- Dibertitu, irakurri, musika entzun edo kafe bat partekatu.
- Konpainian paseatzea gorputza eta burua aktibatuz.
- Museo bat bisitatzea edo antzezlan batera joatea
Eguna eta ordua:
Eguna eta ordua zehazteke, boluntarioen prestasunaren arabera.
Profila:
Entzuteko jarrera, konpromisoa, altruismoa zein laguntza eskain dezaketen 18 urtetik gorako pertsonak.
Interesgarria iruditzen zaizu? Jarri gurekin harremanetan, eta xehetasun guztiak emango dizkizugu 945203414 o aupa@batekin.org