Gazteen Gurutze Gorriak hainbat proiektu gauzatzen ditu haur eta nerabeei komunitate- eta hezkuntza-laguntza emateko. Hezkuntza-sisteman sartzeko eta integratzeko oztopoak gainditzen laguntzea da helburua, ikaskuntza-prozesuak hobetuz. Horrela, hainbat ekintza garatzen dira: balioetan oinarritutako eskolaz kanpoko hezkuntza, ohitura osasungarrien sustapena eta eskolaren zerbitzu osagarriak.
Hauek dira boluntarioaren eginkizunak:
- Eskolaz kanpoko zereginetan laguntzea
- Balioak, errutinak eta ohitura osasungarriak transmititzea
- Aisialdia eta denbora librea dinamizatzea
- Laguntza logistiko puntuala