Genero eta Berdintasun Ikuspegia

Erakundea
Cruz Roja
Udalerri
Vitoria-Gasteiz
Esku-hartze
Giza-bazterketa
Esku hartzeko kolektiboa
Gizartea
Zeregin mota
Taldeen dinamizazioa
Boluntarioen profila
Guztiak
Parte hartzeko urtaroa
Urte osoan zehar
Parte hartzeko urtaroa
Astegunetan/ Goizean
Programaren deskribapena

Zeharkako jarduera-esparru horretatik abiatuta, Gurutze Gorriak jendea sentsibilizatzeko ekintzak egiten ditu tratu-berdintasunari buruz eta diskriminaziorik ezari buruz, hori funtsezkoa baita indarkeriarik gabeko gizartea bermatzeko, eta patriarkatua eta desberdintasuna iraunarazten dituzten jokabide-ereduen errepikapena eragozteko.
“Espazio propioa” proiektuak indarkeria matxistarik gabeko aisialdi-guneak bermatzea du helburu, indarkeria hori ezabatuko duten errespetuzko jarrerak eta harremanak bultzatzeko. Eraso-egoerak prebenitzeko hainbat ekintza sustatzen dira.
Lau ildo nagusi lantzen dira: emakumeen prestakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta babes integrala aisialdi-guneetan.
Beste jarduera-ildo bat CRAn genero-ikuspegia zeharkakotasunez lantzea da; horretarako, Gurutze Gorriaren plan, programa eta proiektu guztiak birformulatzen dira.
Ekintzak behar bezala garatze aldera, garrantzitsua da boluntarioek berdintasunaren arloko prestakuntza edo esperientzia izatea.
Hona hemen boluntarioen eginkizunak:

  • Ekintza edo kanpaina zehatzetarako materiala prestatzea.
  • Genero-ikuspegia duten programak eta proiektuak berrikustea.
  • Sentsibilizazio tailerrak edo saioak ematea.
  • Datuak ikertu eta aztertzea.


Noticias relacionadas

Pintxo-poteaPintxo-potea

Aisialdiko lekuetan autonomia sustatzea (dirua erabiltzea, taberna batean eskatzea, itxaronaldiak…) eta adiskide taldea ingurune naturaletan hedatzea. Ostegunetan arratsaldeko 17.30tatik 19.30etara gauzatuko da.

Bidaia bizitzarantzBidaia bizitzarantz

Proiektu honen helburua da jatorrizko herrialdeetan tratatu ezin den patologia duten haurrak aldi baterako ekartzea, betiere hemen kirurgia bidez moldatu badaiteke. Haur horien familiak ebakuntza eta tratamendu medikoak jasotzeko baimena