Zuri esker-rak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak milaka euskaldunen boluntario-lanaren balioa nabarmentzeko kanpaina aurkeztu dute. Kanpainan, kartelak argitaratu dira, irratiko iragarkiak sartu dira, publizitatea sartu da komunikabide idatzietan eta Interneten eta markesinetan publizitatea jarri da hiru hiriburuetan.

‘Zuri esker-rak-’ lema du kanpainak eta helburua da erakustea gaur egun euskal herritarren % 13,4k hirugarren gizarte-sektoreko erakunderen batean diharduela boluntario-lanetan, alegia, 242.000 pertsonak baino gehiagok. Horrek erakusten du Euskadiko herritarrak “oso parte-hartzaileak” direla eta “gizarte-konpromiso handia” dutela. Zehazki, kartelek nabarmentzen dute Euskadin zortzi pertsonatik batek boluntario-lanak egiten dituela erakunde-mota horretan.

 

Gobernuak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 5.000 kartel editatu dituzte, eta horiek, besteak beste, gizarte-erakundeetara, instituzioetara edo aisiako zentroetara bidaliko dira, horietan jartzeko. www.euskadi.eus/eskerrak estekan, Euskadiko boluntariotzari buruzko informazio gehiago dago, bai eta agentziekin harremanetan jartzeko datuak ere.


Leave a Reply

Noticias relacionadas

Euskadin “boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntzaEuskadin “boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza

Astelehen honetan, azaroaren 27an, “Boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza egin dugu Landatxoko Gizarte Etxean, HEI Herritarren Eskola Irekiarekin batera. Tailer honetan Euskadiko Hirugarren Sektoreko Erakundeen Errolda eguneratzeari