Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan parte-hartze soziala sustatzen jarraitzen dugu!

2024. urtearen amaiera honetan, Batekin agentziatik Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan sentsibilizazio-tailerrak egiten jarraitzen dugu. Gure helburua da ikasleek, gaztetatik, mundua pentsamendu kritikoz aztertzeko espazioak sortzea, eta, aldi berean, elkartasuna eta justizia soziala bezalako balioak barneratu ditzatela.


Azken 3 hilabete hauetan, 5 ikastetxek aukera eman digute beren ikasleekin batera “Zure auzoa ere bada” eta “Begiraldatu” tailerrak aurrera eramateko. Proiektu biak Gazteria Zerbitzuarekin eta Gasteizko Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuarekin lankidetzan burutzen ditugu.

Hainbat jarduera egiten ditugu, 4 saiotan banatuta, hainbat erakunde eta gizarte-eragileren lankidetzarekin batera. Ikasleek gertuko testuinguruetan esku-hartze aktiboan parte har dezaten espazioak sortzen laguntzen dute.

Hauek dira laguntzeko prest agertu diren agenteetako batzuk: Vivir con voz propia, Odol Emaileak Euskadi, Agure Adinekoen Egoitza, Eginaren eginez, Ehunbide, Talur, Gao Lacho Drom ijito-elkartea, Down Araba, Bizan Sansomendi, Adurza Zentro Okupazionala eta Los Molinos etxebizitza komunitarioa.

Batekin taldearen partetik, proposatutako jarduera guztietan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, ezinbestekoa izan den laguntza eta konfiantza emateagatik.


Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Jarraian, azken 3 hilabeteetan egindako ekintzen hainbat irudi biltzen dituen album bat erakutsiko dizuegu.


Noticias relacionadas

Ekintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berriaEkintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berria

EHAAn argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren diru-laguntzetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorieko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntza honen bitartez, boluntariotza elkateak, ekintza boluntarioa eta

MURAL KOLEKTIBOA AMAITUTA: Aiaraldean pertsonekiko eta boluntarioekiko konpromisoa islatzen duen proiektu artistikoaMURAL KOLEKTIBOA AMAITUTA: Aiaraldean pertsonekiko eta boluntarioekiko konpromisoa islatzen duen proiektu artistikoa

Batekin Arabako boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia da. 2015ean sortu zen, Arabako elkarte-sarearen eta boluntarioen sustapenean atzemandako beharrei erantzuteko. 2023an, agentziak 1596 pertsona artatu ditu eskaintzen dituen zerbitzuetan: herritarrentzako orientazio