2024-2025 ikasturtean, Arabako Boluntariotza Agentziak (Batekin) atsegin handiz jarraitu du bi sentsibilizazio proiektu egiten, topaketa, ikaskuntza eta ekintza gune izan direnak: Begiraldatu eta Zure auzoa ere bada.
Begiraldatuk gizartearen parte hartzea ikuspegi eraldatzaile batetik gelditu, behatu eta birpentsatzera gonbidatu gaitu. Esperientziak partekatu ditugu eta inguruan dugunarekin inplikatzeko modu berriak planteatu ditugu.
Era berean, Zure auzoa ere bada-k auzo bakoitzeko komunitate-bizitzara hurbildu gaitu. Ibilaldiak, hitzaldiak eta proposamenak sortu dira prozesu honetatik,…
Proiektu horiek ez ziren posible izango pertsona eta elkarte askoren inplikaziorik gabe. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez, proposamenean konfiantza izan eta ilusioz murgildu diren ikastetxe guztiei:
Adurtza ikastola, Lakua BHI, Inmaculada Concepción ikastetxea, Olabide ikastola, Sagrado Corazón Corazonistas, Federico Baraibar BHI, Mariturri, El Carmen HHI, Lautada ikastola, Aniturri BHI eta San Prudentzio ikastetxea.
Baita ateak ireki dizkiguten elkarte eta erakundeei ere, beren esperientzia partekatuz:
Vivir con voz propia, AECC Araba, Aspanafoa, Afaraba, Eginaren Eginez, Euskadiko Odol Emaileak, Mendi Solidarioak, Begisare, Express Your Clown, Gurutze Gorria, Nagusilan, Arnasa, AEMAR, Los Molinos Etxebizitza Komunitarioa, ATECE, Gao Lacho Drom, Ai Laket, Ayuda en Acción, Sartu Araba eta Bizan Sansomendi.
Eskerrik asko batzeagatik, inspiratzeagatik eta elkarrekin gizarte bidezkoagoa, konprometituagoa eta solidarioagoa eraikitzen dugula erakusteagatik.
Ibiltzen jarraitzen dugu…
Jarraian, ikasturte honetan egindako lanaren irudiak eta bideoak biltzen dituen album bat duzue.