El Avecindario de Laudio

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu irailaren 23an “El Avecindario de Laudio” jaietako ekitaldira.Laudioko AUZABEZEA herritarren sentsibilizaziorako ekimena da, eta guztiok daukagun erronka agerian jartzea du xede, hau da, auzo eta udalerri solidario, enpatiko eta zaintzaileak sortzea.

Antzinako “auzoteria” berreskuratzea, bertan auzokoek, tokiko merkataritzak, eskolak, farmaziak eta zenbait eragilek babes-sare handia eskaintzen zutelako, jendeak lagunduta zegoela eta baliotsua zela sentitu zezan.

Bakardadeari aurre egitea erronka zaila da, bizi-zikloko edozein etapatan gertatu daitekeen banakako esperientzia subjektiboa da-eta. Arrunta da bakardadea zahartzaroarekin lotzea, oro har, haien babes sozialerako sareen murrizketa eta isolamendu sozial handiagoa sustatzen dituzten egoeren eraginpean daudelako adinekoak.

Urteen joan-etorrian, saihestezina da galera nabariak edukitzea: lagun maiteak, lana, osasuna, autonomia… Inguruabar horien guztien ondorioz, isolamendu soziala areagotu egiten da, eta, horregatik, errazago agertu edo handitu daitezke bakardade-sentipenak. 
Proiektu hau “Araba PREST” Nahi Gabeko Bakardadearen aurkako Estrategiaren barruan dago kokatuta, eta Arabako Foru Aldundiak zuzentzen du, Laudioko Udalaren lankidetzarekin.Elkarrekin, gure auzabezearen balioak eraikitzen ditugu.


Noticias relacionadas

Iragana eta oraina uztartuz: adinekoen, ikasleen eta boluntarioen arteko topaketa parte-hartzaileaIragana eta oraina uztartuz: adinekoen, ikasleen eta boluntarioen arteko topaketa parte-hartzailea

Murgildu boluntariotzan proiektu honen helburua da ikasleek boluntariotzarekin eta parte-hartze sozialarekin lehen harremana izatea. Gainera, Begiraldatu-ri jarraipena emateko sortu zen, gazteak parte-hartze sozialaz, asoziazionismoaz eta boluntariotzaz sentsibilizatzeko programa. Aurten, gizarte-partaidetzako

Euskadik boluntariotzaren premiei erantzun nahi die SKVLen sorrerarekin.Euskadik boluntariotzaren premiei erantzun nahi die SKVLen sorrerarekin.

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak hezkuntza-eredu berritzaile bat jarri du abian, 360º eskola gisa aurkezten dena, lurraldeko elkarteen errealitatearekin loturak ezartzeko. Euskadiko boluntarioek beste urrats bat egin dute beren gizarte-konpromisoa sendotzeko, SKVL Boluntariotza