Boluntariotzaren kudeaketa inklusiboari buruzko prestakuntza

Inoiz pentsatu al duzue zuen proiektua mundu guztiarentzat irisgarria den?

Nola ziurtatzen duzue edo zer neurri hartu dituzue zuen proiektua hainbat pertsona-talderentzat inklusiboa izan dadin?

Zuen ustez, ba al dago oztoporik zenbait taldek zuekin parte hartzea eragotz lezakeenik?

 

Batekin-en, ECOMekin lankidetzan, prestakuntza-saio bat antolatzen ari gara “Boluntariotzako talde inklusiboak boluntariotzaren fase guztietan kudeatzeko tresna praktikoak: erakartzea, harrera, hautaketa, sartzea, jarraipena eta deslotura”.

Ecom Kataluniako mugimendu bat da, desgaitasun fisikoa edota organikoa duten pertsonek duela 50 urte baino gehiagotik sustatua, boluntariotza gizartea eraldatzeko aukera gisa ulertzen baitute. Hori dela eta, boluntario-talde askotariko eta inklusiboak kudeatzen esperientzia handia dutenez, prestakuntza-programa bat diseinatu dute.

Prestakuntza-programa horren barruan, honako eduki hauen berri ematen dute:

  • Desgaitasunari, intersekzionalitateari eta diseinu unibertsalari buruzko funtsezko kontzeptuak.
  • Desgaitasuna duten pertsonek aurkitzen dituzten zailtasunak
  • Aniztasuna kudeatzeko tresnak eta estrategiak: irisgarritasun kognitiboa, fisikoa eta sentsoriala
  • Komunikazio inklusiboa

Prestakuntza-saioa izango da:

Asteartea, martxoak 4
12:00etatik 13:30era
Online
 
 

Anima zaitez parte hartzera eta haien esperientzia ezagutzera, otsailaren 28a baino lehen hemen uzten dizuegun formularioan izena emanez.

Inskripzioak

Noticias relacionadas

Euskadin “boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntzaEuskadin “boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza

Astelehen honetan, azaroaren 27an, “Boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza egin dugu Landatxoko Gizarte Etxean, HEI Herritarren Eskola Irekiarekin batera. Tailer honetan Euskadiko Hirugarren Sektoreko Erakundeen Errolda eguneratzeari