Ostiral honetan, maiatzaren 16an, Sartu Arabaren ReIncorpora Zerbitzuarekin lankidetzan, BOLUNTARIOTZA ETA GIZARTE PARTAIDETZA ASKATASUNIK GABEKO PERTSONEKIN jardunaldia antolatu dugu.
Jardunaldia Arabako gizarte-erakunde boluntarioei eta boluntariotza-erakundeei eta Justizia Arloko profesionalei zuzenduta egon zen. Eta topaketa horren helburua izan zen kolektibo horrek parte-hartze sozialari dagokionez dituen aukerak ezagutaraztea, izan ere, boluntariotzaren bidez askatasunaz gabetutako pertsonak gizarteratzearen alde egin nahi dugu, gizarteratzeko eta komunitatearekiko loturak indartzeko bide gisa. Hori guztia, Sartu-Arabatik Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Sailaren programaren esparruan egiten den lanetik eta La Caixa Fundazioak eta Aukerak erakundeak hitzartutako Reincorpora programatik abiatuta.
Jardunaldian, egoera horretan dauden boluntarioak dagoeneko hartzen dituzten erakundeen testigantzak aurkeztu ziren, baita esperientzia bizi izan duten eta zigorra betetzen ari diren pertsonenak ere. Hasierako zalantzak eta mesfidantzak partekatzeko gunea izan zen, elkarrizketarako eta hausnarketarako konfiantza sortuz.
Batekin taldean uste dugu askatasunaz gabetutako pertsonen parte-hartzeak eskubide bat izan behar duela, komunitatearen parte aktibo izateko eskubide bat. Gizarteari ekarpenak egiteko modu berriak ezagutzeko aukera izan dezatela, eta ekarpen horiek pertzepzio aldaketa eragin dezatela haiekin lankidetzan ari direnengan ere. Argi izan behar dugu akatsak ez duela pertsona definitzen eta denok izan gaitezkeela aldaketarako eragile.
Eskerrik asko etortzeagatik!