Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!

2023-2024 ikasturtean, Batekin Gasteizko hainbat ikastetxetan aritu gara lanean, gazteek hausnarketaren bidez jarrerak eta ezagutzak berreraikitzeko espazioak sortzeko.

10 ikastetxek baino gehiagok ateak ireki dizkigute ikasleei gure bi sentsibilizazio-proiektuak ezagutarazteko: Begiraldatu eta Zure auzoa ere bada. Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuarekin elkarlanean egiten ditugun proiektuak.

Bi proiektuetan, hainbat saiotan, dinamikak garatzen ditugu, eta horietan, 10 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean, kide izatearen eta gizarte-erantzukizunaren sentimendua sustatzen dugu, gizartearen bilakaera eta hobekuntza ere haien parte-hartzearen mende daudela zabalduz.

Horrez gain, parte-hartze pertsonalaren, taldekoaren eta komunitarioaren esperientziak eskaintzen ditugu, ikastetxe bakoitzeko auzoetako gizarte-eragileen lankidetzari esker. Eragile horiek gertuko errealitatetik abiatuta laguntzen digute, ikasleek beren ingurune hurbilean esku hartzeko eta parte hartzeko aukera izan dezaten.

Hona hemen ikastaro honetan parte hartzen ari garen eragile sozial eta baliabideetako batzuk: Accem, Aecc, Ai Laket, Irakurketa Errazeko Elkartea, Aspace, ATECE, Ayuda en acción, Begisare, Bizan zentroak, Adurtza eta Arriagako zentro okupazionalak, Euskadiko odol-emaileak, Down Araba, Eginaren eginez, Kalimba, Montes solidarios, Nagusilan, Osakidetzako Osasun Komunitarioko Sarea, Sartu Álava, Sidálava, Talur, Agure adinekoen egoitza, Los Molinos etxebizitza komunitarioa, Vivir con voz propia, Zehar,…

Batekin taldetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako ekintza bakoitzean izan duzuen konfiantzagatik eta inplikazioagatik. Mila esker bihotz-bihotzez!

Jarraian, hilabete hauetan egindako lanaren irudiak eta bideoak dituen album bat erakusten dizuegu.


Noticias relacionadas

Euskadin “boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntzaEuskadin “boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza

Astelehen honetan, azaroaren 27an, “Boluntariotza behar bezala izateko baldintzak” gaiari buruzko prestakuntza egin dugu Landatxoko Gizarte Etxean, HEI Herritarren Eskola Irekiarekin batera. Tailer honetan Euskadiko Hirugarren Sektoreko Erakundeen Errolda eguneratzeari

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia Maiatzaren 9an ospatzen den Europaren Egunaren barruan, jardunaldi honek Europak gazteentzako aukera-gune gisa duen garrantziaz hausnartzeko balioko du, eta gazteen,