El Avecindario de Laudio

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu irailaren 23an “El Avecindario de Laudio” jaietako ekitaldira.Laudioko AUZABEZEA herritarren sentsibilizaziorako ekimena da, eta guztiok daukagun erronka agerian jartzea du xede, hau da, auzo eta udalerri solidario, enpatiko eta zaintzaileak sortzea.

Antzinako “auzoteria” berreskuratzea, bertan auzokoek, tokiko merkataritzak, eskolak, farmaziak eta zenbait eragilek babes-sare handia eskaintzen zutelako, jendeak lagunduta zegoela eta baliotsua zela sentitu zezan.

Bakardadeari aurre egitea erronka zaila da, bizi-zikloko edozein etapatan gertatu daitekeen banakako esperientzia subjektiboa da-eta. Arrunta da bakardadea zahartzaroarekin lotzea, oro har, haien babes sozialerako sareen murrizketa eta isolamendu sozial handiagoa sustatzen dituzten egoeren eraginpean daudelako adinekoak.

Urteen joan-etorrian, saihestezina da galera nabariak edukitzea: lagun maiteak, lana, osasuna, autonomia… Inguruabar horien guztien ondorioz, isolamendu soziala areagotu egiten da, eta, horregatik, errazago agertu edo handitu daitezke bakardade-sentipenak. 
Proiektu hau “Araba PREST” Nahi Gabeko Bakardadearen aurkako Estrategiaren barruan dago kokatuta, eta Arabako Foru Aldundiak zuzentzen du, Laudioko Udalaren lankidetzarekin.Elkarrekin, gure auzabezearen balioak eraikitzen ditugu.


Noticias relacionadas

Laudio, eskerrik asko ekitaldira gehitzeagatik eta mural kolektibo honetan parte hartzeagatik!!Laudio, eskerrik asko ekitaldira gehitzeagatik eta mural kolektibo honetan parte hartzeagatik!!

Atzo, ekainak 16, igandea, sekulako goiza pasa genuen, espazioa eta denbora partekatu genituen Aiaraldeko 10 entitate eta eragile sozial ingururekin. Goizeko 10:00etan, Herriko plazan elkartu ginen, Laudioko Bidelagun ibilaldi partekatuarekin