Parte hartzeko beste modu batzuk

Boluntariotza parte hartze sozialeko modu bat da. Iraupena behar du, eta boluntarioa irabazi-asmorik gabeko erakunde batean sartu. Dena dela, badira guztion ongia bultzatzen duten beste partaidetza-modu batzuk, boluntariotzaren inplikazio maila ez badute ere: noizbehinkako boluntariotza, auzolandegiak, elkartasunezko bidaiak, materiala dohaintzan ematea, etab.

Nazioarteko boluntariotza


Europako Elkartasun Kidegoa

Europako Elkartasun Kidegoak eskaintzen dituen aukera gehienak mugaz gaindiko boluntariotzaren jarduerak dira.

Proiektuek gai sorta oso zabala lantzen dute (hala nola ingurumena, osasuna, inklusioa, teknologia digitalak, kultura edo kirola); beraz, ziur aurkituko duzula zure interesekin eta prestakuntzarekin bat datorren proiekturik.

INFO gehiago

Nazioarteko ekimenak

Hacesfalta.org

Una comida digna para quien lo necesita – Zaporeak

Udako boluntariotza


ARRASTELU SOLIDARIOA ASPANAFOAN

Arrastelu solidarioa, Gasteizko hainbat dendak emandako etxerako gaiekin eta emakumezkoen arropa berriarekin. Probatzaileen laguntza behar dute. Laguntza behar dute probalekuetan, arropa jartzen…

Datak: ekainaren 13an, 17:30etik 20:00etara, ekainaren 14an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta ekainaren 15ean, 11:00etatik 14:30era.

Lekua: Vicente Abreu margolariaren kalea, 7

UDALEKU IREKIAK TALURREN

Udaleku irekiak dira gure hirian, eta bertan parte hartzen dutenek tailerrak dituzte: igerilekua, paseoa hezegunean zehar, jarduera ludikoak hirian zehar, gynkanak…

Datak: uztailaren 1etik 5era eta uztailaren 8tik 12ra, 9:00etatik 14:00etara.

Lekua: Talur, Florida kalea 42.

UDAKO OPORRAK TALURREN

Oporrak eta gaua Kantabrian.

Datak: abuztuaren 12tik 18ra eta abuztuaren 19tik 25era (irteera 16:00etan eta helmuga 13:00etan)

Lekua: Kantabria.

SAVE THE CHILDREN HIRI-KOLONIAK

Jolas-, abentura- eta dibertimendu-espazioa.

Datak: uztailaren 1etik 19ra 9:00h-13:00 (astelehenetik ostegunera), ostirala 9:00-17:30

Lekua: El Pilar Gizarte-etxea.

APDEMAREN UDAKO KANPAINA

Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako udako jardueren programa.

Datak: Astelehenetik igandera, goizeko zein arratsaldeko ordutegian.

Lekua: Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Oyon.

AUZOLEKUAK GOIENEN

Udalekuak dinamizatzea alde zaharrean.

Datak: ekainaren 24tik uztailaren 5era, astelehenetik ostiralera, 9: 30etik 13:30era.

Lekua: Gasteiz.

HAURTZAINDEGIA ACCEM-EN

Adingabeei arreta ematen laguntzea familiekin egiten diren lan-saioetan.

Datak: abuztua goizez.

Lekua: Julian de Apraiz, 10 (Gasteiz).

Bestelako ekimen solidarioak


Mentoretza sozialerako programa

Urretxindorra Gasteizen garatzen den mentoretza sozialeko programa bat da. Alde batetik, mentoreek parte hartzen dute: ikasten edo lan egiten duten eta aisialdi osasungarria praktikatzen duten 19 eta 30 urte bitarteko gazteak. Bestalde, mentoratuak: nerabezaroaurrean dauden haurrak, beren familiekin batera migrazio-prozesu bat bizitzen ari direnak.

Campos de trabajo

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

Harrera