Elkarteentzat

Edukien aurkibidea

    Zer da boluntariotzako erakunde bat?

     Boluntariotzaren Euskal Legeak honela definitzen ditu boluntariotza erakundeak: nagusiki boluntarioz osatutako interes orokorreko jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeak. Legearen arabera, “interes orokorreko jarduerak” honako hauek dira: asistentzialak, gizarte zerbitzuetakoak, gizalegezkoak, hezkuntzakoak, kulturalak, zientifikoak, kiroletakoak, osasun arlokoak, garapenerako lankidetzakoak, ingurumenaren arlokoak, gizarte ekonomiakoak, ikerketakoak, partaidetza sustatzen dutenak, boluntariotza sustatzen dutenak edo antzerako beste batzuk.

    Erakundeen betebeharrak

    Según la ley, las principales obligaciones por parte de las organizaciones de voluntariado son las siguientes:

    • Boluntariotzaren Barne Estatutua: Boluntariotza erakundeak Boluntariotzaren Barne Estatutua edo Boluntariotzaren Gutuna delakoa eduki behar du. Bertan, erakundeko boluntarioen partaidetza bultzatu eta arautuko duten printzipioak eta arauak daude jasota. Boluntarioen eskubideak eta betebeharrak derrigorrez azaldu behar dira Barne Estatutuan, eta boluntarioak onartzeko eta kanporatzeko irizpideak ere bai. Dokumentu hau eta erakundeko Estatutuak gauza ezberdinak dira. Erakundeko Estatutuek bazkideen partaidetza arautzen dute.
    • Istripu eta Erantzukizun Zibileko Aseguru Poliza: Boluntarioek burutzen dituzten jarduerak arriskutsuak izan daitezke. Horregatik, boluntarioak bere jardunean izan ditzazkeen istripuen aurrean, eta hirugarrenei eragin diezazkien kalte galeren aurrean babesteko, erakundeak asegurua egin behar dio boluntarioari.
    • Boluntarioen arretarako prozesuak: Boluntariotza erakundeek, boluntarioek bertan aktiboki esku-hartzeko bideak antolatu beharko dituzte. Beraien lana egiteko beharrezkoak dituzten informazioa, prestakuntza, orientabidea, jarraipena eta laguntza emango zaie. Komenigarria da, era berean, boluntarioak hartzeko eta dinamizatzeko prozesuez arduratuko diren pertsonak izendatzea.
    • Gastu estaldura: Boluntarioak erakundeari egiten dion ekarpena bere zereginetan ematen duen denbora da. Jardueren prestaketa eta gauzatzetik sortzen diren gastu guztiak erakundeak ordaindu beharko ditu, baldin eta erakundea eta boluntarioaren artean hitzartutako baldintzetan horrela ezarrita badago, eta, betiere, hitzarmenean jarritako mugen barruan.
    • Alta eta bajen erregistroa: Erakundeak boluntario guztien erregistroa eduki behar du. Legeak ez du ezer esaten erregistroa kudeatzeko eta antolatzeko moduari buruz; nolanahi ere, erregistroak boluntario bakoitzaren datuak jaso behar ditu, alta eta bajei buruzko informazio eguneratuaz gain.
    • Erakundearen eta boluntarioaren arteko konpromiso idatzia: Ezinbestekoa da boluntarioaren eta erakundearen arteko harremana formalizatzea, alderdi bakoitzak bere eskubide eta betebeharrak argi eduki ditzan. Idazki batean, beraz, entitatearen datuak, boluntarioarenak eta bien arteko harremanaren nondik norakoak jasoko dira (dedikazioa, eskubideak eta betebeharrak, konpromisoaren iraupena, etab.).
    • Boluntario gisa aritu izanaren ziurtagiria: Boluntarioak erakundeko kidea dela edo berarekin lan egin duela erakusten duen ziurtagiria jasotzeko eskubidea du. Erakundeak, beraz, boluntarioak hala eskatuz gero,  boluntariotzaren iraupena eta ezaugarriak jasotzen dituen ziurtagiria egingo du.
    • Akordioak betetzea: Erakundeak, boluntarioekin idatziz nahiz ahoz egindako akordio guztiak bete beharko ditu.

    Zalantzarik al duzue?

    Batekin-en boluntariotzako erakunde gisa eratzen diren elkarteei laguntzen diegu, boluntariotza kudeatuz eta sare-lana erraztuz. Horri buruzko zalantzarik baduzu, idatzi gurekin harremanetan jartzeko formularioaren bidez, eta pozik lagunduko dizuegu.

    Zabaltzen lagunduko dizugu!

    Boluntarioak parte hartzen duten programak dituen irabazi-asmorik gabeko elkartea bazara, eta zure taldea handitu nahi baduzu, lagundu egingo dizugu! Hiru proiektu mota bereizten ditugu: egonkorrak, premiazkoak eta aldizkakoak.

    Boluntariotzako proiektu egonkorrak dira urtean edo ikasturtean zehar egiten direnak eta oso gutxitan aldatzen direnak. Proiektuok zabaltzeko, bete formulario hau.

    Premiazko boluntariotza erakundeak premiaz behar duena da, dela jarduera jakin baterako, dela programa iraunkor baterako. Proiektua zabaltzea nahi baduzu, bete honako formulario hau.

    Aldizkako boluntariotza lotuta dago lasterketa solidarioetan, sentsibilizazio-ekitaldietan eta abarretan laguntzearekin, boluntarioek noizean behin konpromisoa har baitezakete. Proiektua zabaltzeko, bete honako formulario hau.

    Laguntza materiala: