Batekin

Arabako boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia.

2015ean sortu zen, Arabako elkarte-sarearen eta boluntarioen sustapenean atzemandako beharrei erantzuteko.


Boluntarioen ekintza sustatu eta indartzea du xede bizi-kalitate hobea eta kohesio nahiz justizia sozial handiagoa lortzeko, herritar saiatu antolatuen adierazpena baita. Horretarako, doako eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen die bai boluntarioei, bai boluntariotzan hasi nahi duen orori, bai eta Araban egoitzan duten eta boluntariotza-programak dituzten edo izan nahi dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei ere.

Agentziak Gasteizen, Laudion eta Amurrion dihardu lanean.

Hona hemen Batekin-ek ditu balio irmoak:

Batasuna: herritarrok, entitateok eta profesionalok elkarrekin aritzea injustizia sozialei ikusgaitasuna emateko eta haiendako irtenbideak lortzeko.

Ekintza bateratua: sare-lana egitea (boluntarioak eta entitateak), gaitasun nahiz baliabide pertsonalak eta entitatearenak errespetatuta eta indartuta; eta horrela, sinergiak sortuta.
Parte-hartze aktiboa: prozesu sozialekiko inplikazioa sendotzea, hark gizartean eta norbanakoentzat dituen onurak ikusaraziz eta gizarte talde sendoak eraikiz.
Entzutea: gorabidean dagoenari arreta egitea entitateen eta herritarren arteko kontaktuen barnean, haren ahalmena baliatuta. BatEkin-en eta entitateen ahulguneak entzutea, arlo horiek indartzeko eta indargune bihurtzeko.
Babesa: topagune eta oinarri gisa balio izatea, hartan bermaturik entitate eta boluntarioen alde egiteko.

Lan-ildoak