Elkartearen garapena

Erakundea
Médicos del mundo
Udalerri
Vitoria-Gasteiz
Esku-hartze
Komunitaria
Esku hartzeko kolektiboa
Etorkinak
Zeregin mota
Harrera, informazioa eta aholkularitza, Akonpainamendua, Taldeen dinamizazioa
Boluntarioen profila
Guztiak
Parte hartzeko urtaroa
Urte osoan zehar
Parte hartzeko urtaroa
Astegunetan/ Arratsaldean
Programaren deskribapena

Proiektuaren helburua elkartearen garapenari bultzada irmoa ematea da, oinarri soziala handituz eta erakundean gehiago inplikatuz; era berean, elkartearen balioen eta parte hartzearen defentsa egitea, bai eta sareko lana eta herritarrek espazio publikoetan esku hartzeko duten eskubidea sustatzea ere.

 

Boluntarioen zereginak:

– Boluntario berrientzako harrera-saioak, nor garen eta zer egiten dugun azaltzeko (munduko medikuak).

– Boluntariotzako eta elkartasuneko azoketan eta garapen komunitarioko ekimenetan parte hartzea.

– Ekintza boluntarioa hedatzeko materiala egitea eta banatzea.

– Boluntario berriak erakartzeko kanpaina zehazten eta ezartzen laguntzea.

– Sentsibilizazio saioak eta hitzaldiak egitea boluntariotzaren eta gizarte-partaidetzaren arloan, hezkuntzaren eta arlo soziosanitarioaren eremuan (bisitak ikastetxeetara, lanbide-heziketako ikastetxeetara, gazteleku eta gazteguneetara, eta unibertsitateera).

– Euskadiko boluntariotzako prestakuntza-saio teknikoak, orokorrak eta zeharkakoak. Gizarte arloko esku-hartzearen berezko gaiei buruzko prestakuntza berariazkoak dira, boluntarioen taldea dugun arloetan (gizratean bazterturik dauden eta bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonei arreta soziosanitarioa ematea, emakumezkoen genitalen mutilazioa, gizartea eraldatzeko hezkuntza). ç

– Boluntarioen artean topaketa eta ikaskuntza kolektiboko guneak egitea, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko.

– Tokiko, eskualdeko eta nazioko sare, plataforma eta lan-mahaietan parte hartzea.

– Kudeaketa teknikoa eta boluntarioei laguntzea Euskadin.

– Boluntariotzarako eta boluntariotza lana sustatzeko komunikazio-tresnak egiten eta optimizatzen laguntzea.

 



Noticias relacionadas

Yoga aktiboaYoga aktiboa

Yoga ariketa lagungarria da gogoa eta gorputza orekatzeko; hori dela eta, gustatuko litzaiguke elkarteko kideek yoga egitea beren buru eta gorputz osasuna hobetzeko.  

Babes administratiboaBabes administratiboa

Proiektuen helburuak lortu eta gizarte-ekintzako prozesuak modu zuzenean bete daitezen, administrazio kudeaketa eta tramitazioa funtsezko alderdiak dira. Gurutze Gorrian zeharkako jarduera da eta proiektuen jardueraren funtsezko zati bihurtzen da.