Erakundeak gaztelaniazko eskolak eskaintzen dizkie hizkuntza ez dakiten erabiltzaile batzuei. Eskola horiek prestakuntzaren gehiena hartzen dute, baina ez dute hizketan aritzeko gunerik; bereziki, gaztelaniazko maila ertaina dutenentzat. Hori dela eta, pertsona talde bat osatzen ari gara gure erabiltzaileen artean hizkuntza bikoteak egiteko.
Boluntariotzaren eginkizun nagusia errefuxiatuekin elkartu eta hitz egitea izango da.