Zeharkako jarduera-esparru horretatik abiatuta, Gurutze Gorriak jendea sentsibilizatzeko ekintzak egiten ditu tratu-berdintasunari buruz eta diskriminaziorik ezari buruz, hori funtsezkoa baita indarkeriarik gabeko gizartea bermatzeko, eta patriarkatua eta desberdintasuna iraunarazten dituzten jokabide-ereduen errepikapena eragozteko.
“Espazio propioa” proiektuak indarkeria matxistarik gabeko aisialdi-guneak bermatzea du helburu, indarkeria hori ezabatuko duten errespetuzko jarrerak eta harremanak bultzatzeko. Eraso-egoerak prebenitzeko hainbat ekintza sustatzen dira.
Lau ildo nagusi lantzen dira: emakumeen prestakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta babes integrala aisialdi-guneetan.
Beste jarduera-ildo bat CRAn genero-ikuspegia zeharkakotasunez lantzea da; horretarako, Gurutze Gorriaren plan, programa eta proiektu guztiak birformulatzen dira.
Ekintzak behar bezala garatze aldera, garrantzitsua da boluntarioek berdintasunaren arloko prestakuntza edo esperientzia izatea.
Hona hemen boluntarioen eginkizunak:
- Ekintza edo kanpaina zehatzetarako materiala prestatzea.
- Genero-ikuspegia duten programak eta proiektuak berrikustea.
- Sentsibilizazio tailerrak edo saioak ematea.
- Datuak ikertu eta aztertzea.