Geure ongizatea bermatzeko, pertsona orok gure egunerokotasunean txertatu behar dugun praktika da geure buruaren zaintza. Gure ekintza boluntarioan egiten ditugun hainbat laguntza-ekintza eta proiektu batzuetan, ezegonkortu eta ondoeza eragiten diguten egoerak sortzen dira. Horregatik, garrantzitsua da gertatzen zaigunaz, pentsatzen dugunaz eta sentitzen dugunaz jabetzea eta arreta jartzea, eta, azken batean, babestea eta boluntariotza arduratsuagoa eta orekatuagoa egiteko eta gozatzeko aukera emango digun ongizate fisiko eta egoera psikologikoa lortzen jakitea.
Landuko ditugun edukiak: