SKVL hazten ari da zurekin!
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak bultzatutako eredu berritzaile honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Kosorkuntzarako, prestakuntzarako, baliabideak sortzeko eta topaketarako espazio paregabea, zuri esker eboluzionatzen duena.
Saio berri honetan, elkarteen errealitatearekin eta boluntarioekin bat egiten jarraituko dugu, identifikatutako erronka eta beharretara egokituz. Dagoeneko parte hartu baduzu, zatoz nobedadeak ezagutzera, eta oraindik ez baduzu parte hartu, hauxe da bat egiteko une ezin hobea!
Gune hau honako hauei irekita dago:
Konprometitutako boluntarioak.
Ideia berrien bila dabiltzan boluntariotzako erakundeak.
Ekintza boluntarioan lehen urratsa eman nahi duten pertsona eta gizarte-eragile berriak.
Zer aurkituko duzu?
Elkarrekin aztertuko ditugu datozen hilabeteetarako planifikatutako ekintzak, eta elkarrekin sortuko ditugu etorkizun solidarioagoa eraikitzen jarraitzeko irtenbideak. Zure ahotsa eta ideiak ezinbestekoak dira!
Laguntzailea: Batekin – Boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia.