Haurrei ikasten laguntzea eta familiei baliabideak ematea, era autonomoan egin dezaten. Eskolaz kanpoko jarduera da, non haurrei ikasten laguntzen zaie. Heldu bat (aita/ama/senitartekoa) bertan egotea eskatzen da, seme-alabei laguntzeko estrategiak eskaini ahal izateko eta eskolako lanetan gehiago inplikatzeko. Tutoretzapeko liburutegi baten antzekoa da baina familiekin. Askotan, familiek (nazionalitate askotakoak) kezka adierazi digute, izan ere, beren seme-alabei ezin dietelako lagundu eskolako lanetan, dela hizkuntzaren ezagutza ezagatik, dela lantzen diren edukiengatik. Horregatik, txoko honek haurrei laguntzeaz gain, familiei estrategiak eman nahi dizkie, modu autonomoan lagundu ahal izan diezaieten. Familiak eta haurrak libreki joaten dira beharrizanaren arabera.
Pertsona boluntarioak Euskara jakin behar du ( D modeloa erabiltzen dute)