Gizarteratzearen arloan, pobrezia- eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonekin jarduten dugu, beren komunitate-ingurunean bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzeko behar dituzten aukerak eta baliabideak izan ditzazten. Jarduera esparru horretatik, honako erabiltzaileei hauei laguntzen diegu: adinekoak, errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak edo etxerik gabeko pertsonak. Hauek beharrezkoak dituzten kudeaketak egin ditzazten, boluntariotza ekintza horretarako laguntza izan dezaten eta sortzen diren zalantzetan orientatu ahal izateko.
Boluntarioen zereginak: orientazioa, aholkularitza, entzute aktiboa, enpatia