Boluntariotza plana egunean: araudia eta kudeaketa eraginkorra

Joan den maiatzaren 6an prestakuntza txiki bat egin genuen boluntarioak dituzten elkarteentzat, beren lanaren funtsezko zati gisa: “Boluntariotza plana egunean: araudia eta kudeaketa eraginkorra”.

Erakunde askok boluntarioak txertatzen dituzte beren proiektuak babestu eta garatzeko, eta horietako batzuk, gainera, ia erabat boluntarioek osatzen dituzte. Errealitate horrek premia argi bat planteatzen digu: boluntariotza plan sendo bat izatea, boluntarioen koordinazio, arreta, zaintza eta kudeaketa prozesu osoa zeharka eta indarrean dagoen araudiaren arabera bideratuko duena.

Prestakuntza praktiko horretan, erakunde bakoitzari egokitutako Boluntariotza Plan bat diseinatzeko eta abian jartzeko funtsezko elementuak landu genituen, hausnarketa estrategikoari zein hura ezartzeko beharrezkoak diren alderdi tekniko eta arauemaileei helduz.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Jarraian, saioan zehar partekatutako aurkezpenera sar zaitezke. Beherago, zenbait dokumentu osagarritarako esteka aurkituko duzu, besteak beste, Boluntarioentzako Arreta Plan bat Egiteko moduari buruzko BizkaiaGara-ren gida erraz bat.

 

Presentación Plan de voluntariado SKVL_compressed (1)

 

Material osagarrira sartzeko, sakatu hemen.


Noticias relacionadas

I. jardunaldia: Nola aktibatu parte-hartze soziala harreman publiko-sozialaren bidez Laudion?I. jardunaldia: Nola aktibatu parte-hartze soziala harreman publiko-sozialaren bidez Laudion?

Batekin Boluntariotza eta Gizarte Partaidetzarako Agentziak, Laudioko Udalarekin eta Aiaraldeko 20 gizarte-erakunderekin lankidetzan, baterako lan-prozesu bat bultzatu du, eta, horren ondorioz, gida praktiko bat egin dugu parte-hartzea hobetzeko, boluntariotza bultzatzeko

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia

‘Europako Hiriburu Berdea: 2030eko Agendaren eta Garapen Iraunkorraren Sustapena’ jardunaldia Maiatzaren 9an ospatzen den Europaren Egunaren barruan, jardunaldi honek Europak gazteentzako aukera-gune gisa duen garrantziaz hausnartzeko balioko du, eta gazteen,