Boluntariotza eta Gizarte Partaidetzarako beste modu batzuk EAEn 2023

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan, aurten ere argitaratu du «EAEko 2023ko boluntariotzari eta gizartean parte hartzeko beste modu batzuei buruzko azterlana».

 

Azterlan hori ikerketa-proiektu baten emaitza da, eta gure autonomia-erkidegoko boluntariotzari eta parte-hartze sozialari buruzko datu kuantitatiboak eguneratzea du helburu. Indarrean dauden politika eta estrategien ildotik, boluntariotzaren ezagutzan sakondu nahi da, balio altruista eta solidarioa nabarmenduz, eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatu.

 

Txostenak Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeetan gaur egun dauden, galdutako eta potentzialki dauden boluntarioen profilari buruzko azterketa xehatua aurkezten du, baita gizarte-ekintzako beste modu batzuetan parte hartzen duten pertsonena ere. Gai hauek jorratzen dira, besteak beste: erakundeetako kide izatea, ordaindu gabeko jarduera ez-boluntarioetan emandako denbora, dohaintza ekonomikoak eta gizarte-, kultura- eta komunitate-jardueretan parte hartzea. Txosten osoa ikusteko, esteka hau bisitatzera gonbidatzen zaituztegu:

 


Noticias relacionadas

Boluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzakBoluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzak

Europako Elkartasun Kidegoa ezagutzera emateko informazio-saioa, Europako beste herrialde batzuetako boluntarioak jaso nahi dituzten erakundeei zuzenduta. Dirulaguntzak. Erakundeentzako onurak. Zertan datza entitatearen akreditazioa? Noren esku: Jorge Sáez Martínez, Europe Direct

Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan parte-hartze soziala sustatzen jarraitzen dugu!Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan parte-hartze soziala sustatzen jarraitzen dugu!

2024. urtearen amaiera honetan, Batekin agentziatik Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan sentsibilizazio-tailerrak egiten jarraitzen dugu. Gure helburua da ikasleek, gaztetatik, mundua pentsamendu kritikoz aztertzeko espazioak sortzea, eta, aldi berean, elkartasuna eta