Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Boluntariotza-plana egunean: araudia eta kudeaketa eraginkorra

May 6 >> 11:00 am - 1:00 pm

Elkarte askok boluntarioak hartzen dituzte beren proiektuetako batzuk babesteko eta garatzeko. Eta badira, halaber, gehienak boluntarioek osatutako elkarteak. Horregatik, boluntariotza-plan bat antolatu behar da, boluntarioen koordinazio-, arreta-, zaintza- eta kudeaketa-prozesu osoa zeharka eta indarrean dagoen araudia txertatuz gidatzeko.

Prestakuntza praktikoa, Boluntariotza Plana garatzeko funtsezko elementuak landuko dituena.

Landuko ditugun edukiak:

BOLUNTARIOTZAK ERAKUNDEAN DUEN TESTUINGURUAREN AZTERKETA:

  • Erakundearen filosofia eta apustua boluntariotzaren alde. Ekintza boluntarioaren zertarakoa
  • Boluntarioen rola erakundean. Balio-proposamena.
  • Boluntarioak erakundean integratzea. Koherentzia eta zeharkakotasuna.

BOLUNTARIOTZAREN PLANA EGITEA

  • Zertan datzan boluntariotza-plan bat: boluntariotza kudeatzeko beste elementu batzuekiko definizioa eta bereizketa.
  • Boluntariotza Planaren elementuak:
    • Boluntarioei arreta emateko prozesuak erakundean:
      • Faseak eta prozesuak identifikatzea eta deskribatzea
      • Prozesu bakoitzari esleitutako giza baliabideak eta baliabide materialak
      • Epe luzerako eta laburrerako egutegia
    • Araudiaren arabera gauzatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eta bestelako tresnak: idatzizko konpromisoa, Barne Estatutua, boluntarioen asegurua, etab.

Prestakuntzaren fitxa osoa

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Xehetasunak

Data:
May 6
Ordua:
11:00 am - 1:00 pm

Egoitza

Casa de asociaciones Simone de Beauvoir 2
San Ignacio de Loyola, 8
Vitoria-Gasteiz, Álava 01001
+ Google Map