Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Boluntariotza jardunean neure burua zaintzeko gakoak.

March 12 >> 4:00 pm - 6:30 pm

Geure ongizatea bermatzeko, pertsona orok gure egunerokotasunean txertatu behar dugun praktika da geure buruaren zaintza. Gure ekintza boluntarioan egiten ditugun hainbat laguntza-ekintza eta proiektu batzuetan, ezegonkortu eta ondoeza eragiten diguten egoerak sortzen dira. Horregatik, garrantzitsua da gertatzen zaigunaz, pentsatzen dugunaz eta sentitzen dugunaz jabetzea eta arreta jartzea, eta, azken batean, babestea eta boluntariotza arduratsuagoa eta orekatuagoa egiteko eta gozatzeko aukera emango digun ongizate fisiko eta egoera psikologikoa lortzen jakitea.

Landuko ditugun edukiak:

  • Ekintza boluntarioan ondoeza eta ongizatea sortzen diguten egoerak identifikatzea.
  • Emozioak ezagutzea eta harreman pertsonaletan nola eragiten diguten jakitea.
  • Emozioak konektatzeko eta erregulatzeko teknikak aztertzea.
  • Borondatezko ekintzan afektiboki eta eraginkortasunez komunikatzeko gakoak.
  • Kontrako egoerak maneiatzeko autozainketako “tip” ak ikastea.

Formakuntzaren fitxa

Izen ematea

Xehetasunak

Data:
March 12
Ordua:
4:00 pm - 6:30 pm
Kategoria Ekitaldi: