MURAL KOLEKTIBOA AMAITUTA: Aiaraldean pertsonekiko eta boluntarioekiko konpromisoa islatzen duen proiektu artistikoa

Batekin Arabako boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia da. 2015ean sortu zen, Arabako elkarte-sarearen eta boluntarioen sustapenean atzemandako beharrei erantzuteko.

2023an, agentziak 1596 pertsona artatu ditu eskaintzen dituen zerbitzuetan: herritarrentzako orientazio ekintzak, ikastetxeetako eta unibertsitateko prestakuntzak, erakundeentzako aholkularitza, etab.


Duela 3 urtetik, Batekin agentziak ere badu presentzia Aiarako Kuadrillan. Hartan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko 20 bat gizarte-eragilerekin eta erakunderekin harremana du, non boluntariotza oso garrantzitsua da.

Besteak beste:

Boluntariotzako erakunde horiek guztiek Boluntaiara izeneko sare komunitarioa osatzen dute. Sare horretan, ezagutza, behar eta esperientzia komunak partekatzen ditugu, arazo sozialei heltzeko eta kontzientzia sortzeko, justizia sozialaren, berdintasunaren eta pertsona guztiekiko errespetuaren balioak sustatzeko.
Sare horren koordinaziotik sortu da mural kolektibo hau. Kolektibo ahulenen ahotsa altxatzen eta herrian eragin positiboa sortzen saiatu gara.

Aniztasunaren, berdintasunaren eta errespetuaren aldeko horma-irudi hau egiteko, Boluntaiara sareko hainbat erakundetako boluntarioek eta langileek parte hartu dute, Saioa “La Omega” artistaren laguntzarekin.
Hona hemen marrazki bakoitzaren esanahiaren laburpen bat:

Eskerrik asko zuen laguntzagatik:

Mural bideoa

Erreferentziak komunikabideetan

Llodio estrena mural inclusivo

Finaliza el mural colectivo que refleja el compromiso del voluntariado

“Aniztasunaren, berdintasunaren eta errespetuaren mezua zabaltzeko” hormairudia egin du Batekinek eskualdeko eragileekin

Aniztasunaren, berdintasunaren eta errespetuaren aldeko murala egin dute Laudion


Noticias relacionadas

Sentsibilizazio saio berriakSentsibilizazio saio berriak

Batekin-en, hasi gara “Begiraldatu”-rekin. Hau da, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean egiten dugun partaidetza sozialari, asoziazionismoari eta boluntariotzari buruzko sentsibilizazio-programarekin. Honen helburuen artean dago gazteek hausnarketaren eta eztabaidaren bidez jarrerak,