EEK Elkartasunerako Europako Kidegoaren informazio-saioak

Batekin-en, Kaebnai-rekin lankidetzan, Elkartasunerako Europako Kidegoaren Europako dirulaguntzei buruzko informazio-saio bat antolatzen ari gara boluntariotzako erakundeentzat. Aukera ematen dugu finantzaketa jasotzeko komunitatearen eta gizarte osoaren onurarako proiektuak garatzeko.


Programa hau erakundeetan martxan jartzea oso positiboa da, ez bakarrik finantzaketa interesgarri horrengatik, baizik eta ikaskuntza-esperientzia esanguratsu baten bidez gazteekin loturak sortzen lagundu ahal zaituztelako, erakundearen eguneroko lanari ideia berriak eman ahal zaizkiolako eta tokiko komunitatearekin dituzuen loturak estutu ditzaketelako. Gainera, garrantzitsua da, nazioarteko sare-lana eta Europako elkartasun-ondarea eraikitzea errazten dutelako.

Informazio-saioa:

Ekainak 27, osteguna

11:00etatik 13:00etara

Sartu Araba (Erregearen Atea, 20)

Anima zaitez parte hartzera, ekainaren 25a baino lehen hemen uzten dizuegun formularioan izena emanez.


Noticias relacionadas

Aukerako kredituen aitorpena elkartasun eta lankidetza jardueren bidez (Boluntariotza) EHUAukerako kredituen aitorpena elkartasun eta lankidetza jardueren bidez (Boluntariotza) EHU

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak kudeatutako edo bermatutako elkartasun eta lankidetza jardueretan parte hartu izana aitortzeko, kreditu bat onartzen da 30 orduko arduraldi bakoitzeko eta 6 kreditu, gehienez, ikasketa

Ekintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berriaEkintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berria

EHAAn argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren diru-laguntzetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorieko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntza honen bitartez, boluntariotza elkateak, ekintza boluntarioa eta